Lezon galdutako objektuek badute etxea
Lezoko Udaleko webgunean atal berezia sortu dute, herrian aurkitu eta Udaltzaingoak jaso dituen objektuekin. Berritzen joango dira.
Galdutako gauzak atala estreinatu du Lezoko Udalak bere webgunean. Izenak dio: Lezon galdu, eta Udaltzaingoak jaso dituen objektuak ikusteko daude bertan.
Jasotako objektuen argazkiak dira bertan daudenak: giltzak, sakelako telefonoak, bizikletak, betaurrekoak, ordulariak, argazki kamerak… Denetarik dago. Atalaren helburua da herritarrei informazioa ematea, galdu dituzten gaiak berreskuratzeko. Udaltzaingoak atala eguneratuta izango du, hau da, objektuak jaso ahala atalera igoko du haien fitxa.
Atalera joateko, klik egin hemen.