Tiñeluk Ohorezko Bazkideak ditu
Larunbatean egindako ekitaldian, elkartearen Ohorezko Bazkideak izendatu zituen Lezoko elkarteak. Lehena Rosa Garcia Lizarraga da.
Ohorezko Bazkideak ditu, larunbatetik, Tiñeluk. Ezohiko batzarra egin zuten Lezoko elkarteko bazkideek larunbatean, eta horren barruan Ohorezko Bazkideen figura abian jarri zuten.
Lehen Ohorezko Bazkide Rosa Garcia Lizarraga izendatu zuten. Elkartearen lehen idazkaria izan zen. Garciaz gain, beste zortzi ohorezko bazkide izendatu zituzten, eta horiei elkarteko presidenteak ohorezko agurra eskaini zien (beheko bideoan une hori). Honakoak dira:
- Sebas Amiano (oinordekotza semeari: Garikoitz Amiano)
- Juan Mari Bravo Erramuzpe (oinordekotza alabari: Ainhoa Bravo).
- Maria Rosario Fernandez (oinordekotza semeari: Garikoitz Zabaleta).
- Xipri Rodriguez Lozano (oinordekotza alabari: Raquel Rodriguez).
- Juli del Sol (oinordekotza semeari: Imanol Gonzalez).
- Imanol Olaizola Ieregi (oinordekotza semeari: Axel Olaizola).
- Kepa Palacios Garmendia (oinordekotza semeari: Ipar Palacios).
- Ramon Tolosa (oinordekotza semeari: Unai Tolosa).