Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Zentzua dudanetik, egunero dago zerbait edo norbait gogorarazten didana ezberdina naizela"

Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.

Ortzadar bandera herri sarrerako mastan igotzeko zain.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/10/20

Errenteriaren 700 urteurrenaren harira, Errenteriako Udalarekin elkarlanean elkarrizketa sorta egiten ari da HITZA. Honakoa, LGTBI+ Mahaiko Andoni Etxeberria, Naroa Zabala eta Mikel Martini egindako elkarrizketa da, galderaz galdera hamar egunez HITZA-k zabalduko duena, osorik. LGTBI+ kolektiboaren errealitateaz, LGTBIfobiaz, sustatu beharreko politikez, eta parekidetasunaz mintzo dira, besteak beste.

Zer aldatu da 70. hamarkadatik hona?
Mikel Martin: Duela bi ikasturte, lau ikasgeletako ikasleekin bi taldeetan egoteko aukera izan nuen LGTBIfobiaren aurkako egunaren harira. 12-14 urte artekoak ziren ikasleak. Satisfazio handia eman zidan ikusteak ikastetxeek bat egin dutela maiatzaren 17arekin, gaiak interesa pizten duela beraiengan. Institutua, kasu honetan Koldo Mitxelena, dekoratu egin zuten, eta pentsatu nuen, zerbait egin dugu ongi, aldatzen ari da zerbait. Haietako ikasle batzuk naturaltasun osoz hitz egin zuten familian zituzten LGTBI egoerez, eta natural onartzen zituzten; batek esan zuen nik bi ama ditut, beste batek neska sentitzen den lehengusua duela eta hortaz, beretzat lehengusina dela… Adierazgarria izan zen, zoragarria. Hori aldatu da, 12 urteko gaztetxoak LGTBIfobiaz natural hitz egiten dute beren taldeetan. Finean, milaka pertsonen biziarekin amaitzen du LGTBIfoiak eta gure herrian naturaltasunez hitz egin dezaten lortu behar dugu. Hori da bidea. Harremanak sortu behar dira eskola kontseiluarekin.

Andoni Etxeberria: Urratsak egin diren zalantzarik ez dut, ziur egin direla. Adibide bezala, batek esaten duenean nik bi ama ditut, hori da onartzen diguna gizarteak, baina eguneroko errealitatea neska horrentzat besteena bezalakoa da? Ez. Galdera honekin Francis Vadillo datorkit gogora. Nik irudikatzen dut gaueko 22:00etan Arkaitza tabernan, Zumardian, trabestitutako gizona sartzen patata tortilla ogitarteko bat jatera. Gustatuko litzaidake batzuen aurpegia eta zein jarrera izango luketen pertsona horrekiko ikustea. Aldatu dena zera da, ez dutela berdin ekiten, berdin pentsatzen zuten pertsona horiek orduan eta gaur egun, baina egun ez dute ausardia aurka egiteko, ez delako politikoki zuzena… baina pentsamoldearekin, nire zalantzak ditut.

Mikel Martin: Ados nago esan duzunarekin, eta hori dela zehazki jarraitzera bultzatzen gaituena, trabestitu eta herritik lasai mugitzeko eskubidearen alde, inork gaizki begiratu gabe, eta are gutxiago eskua gainean jarri gabe. Badakit asko dagoela egiteko, asko dagoela kontzientziatzeko, jakin badakit inplikatu behar dutela ostalaritzatik eraso LGTBIfobikoen aurrean indiferenteak ez izateko. Libre nahi dugu bizi gure herrian, hori da Francisen hilketak utzi digun arrastoa.

Naroa Zabala: Biena entzunda aldaketa txiki-handiak daude, eta poza suposatzen dute. Askatasunarekin edo lasaitasun handiagoarekin hitz egin daiteke gai hauen inguruan, baina ados nago Andonirekin ere, azkenean, oraindik, eskema mental zahar horietan murgilduak gaude eta denbora luze joko duen prozesua izango da. Jakin behar dugu aldaketak baloratzen, baina beti nahi dugu gehiago…

Andoni Etxeberria: Gu egunero esnatzen gara garen bezala, eta guretzako presa du, egunero jasan behar ditugulako egoera askotarikoak. Nik badakit zer naizen nola sentitzen duda eta nola bizi naizen, baina ausartuko nintzateke esaten hutsik egin gabe, zentzua dudanetik egunero-egunero badagoela zerbait edo norbait gogorarazten didana ezberdina naizela.

Mikel Martin: Nik asumitua dut hala biziko naizela hiltzen naizen arte, egoera erabat desatseginak biziko ditudala badakit, baina ez dut horrekin gelditu nahi, nik aurrera egin nahi dudalako eta ahalik eta zoriontsuena izan nahi dudalako; zoriontasuna kutsatu nahi dut. Madelon liburuaren aurkezpena egin genuenean Altxuren anaiak esandakoa datorkit gogora: familiari asko mugitu ziola, eta kosta zitzaiela aitortu zuten, gaia zaila dela, errealitate bati aurre egitea egokitu zitzaiela ohituta egon gabe. Bukatu zuen gure kolektiboa animatzen  bide horretan jarraitzeko, babestuko gaituztelako ezberdina izateagatik zoriontsu izan ezin duen edo bizi ezin duen pertsona bakarra dagoen bitartean. Adineko pertsonekin zailagoa da LGTBIfobiez eranztea, ezabatzea, baina heziketa prozesua askatasun klabeetan egiten denean ezberdinekiko lana eginda dago. Haurrak hezterakoan ez ditugu termino okerrak edo koertzitiboak erabili behar, askatasunaren aurkakoa direnak ezin dira erabili.

Andoni Etxeberria: Olatu txiki bat dago orain Iparraldean eta haur bat jaiotzen denean osasun arazoak daudenean aitak bere titi-muturrean jartzea indarra hartzeko zabaltzen ari da. Olatu horretan hartu duten beste erabaki bat da haurra jaio denean eta galdetzen dietenean zer den, gurasoek ez dezatela erantzun neska edo mutila, ez dakit baizik; ez dakigu zer izango den, zergatik binarismo hori. Polita iruditu zitzaidan. Neska edo mutila? Haurra… gakoa da hasiera hasieratik hastea hezten.

Naroa Zabala: Gauza txikietan bada ere, gauzak aurrera doaz.

Andoni Etxeberria: Francis hil zutenean pentsaezina zen kolektiboko kideak kazetari batekin izatea herrian zabaltzeko elkarrizketa bat egiten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.