Badiaren ezkutuko edertasuna ezagutzeko irteera antolatu du Materrek
Ontzi Museoaren eskutik, itsas irteera egingo da hilaren azken larunbatean. Pasaiako bazterren ezkutupeko altxorren berri emango dute bidean zehar.
Itsas irteera Mater Ontziaren amarralekutik abiatuko da. Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak, Ondarearen Europako Jardunaldien barne, Pasaiako badiak gordetzen dituen ezkutupeko altxorrak ezagutzeko irteera bat antolatu du, mendien babespean dauden ur lasaietan barrena; ordubete inguruko iraupena izango duen abentura hilaren 31n izango da (larunbata), 16:00etan. Paseoa adituek gidatuko dute, elebitan eskainiko diren azalpenen laguntzaz.
Jarduera horretan, portuaren eguneroko jarduna behatzeaz gain, naturak gure etxe ondoan ipini dituen bazterren edertasun ezkutukoa ere ezagutu ahalko dute bidaiariek; haien artean, aipatzekoak dira mendien artean sortzen den bokalearen itsaslabarrak. Pasaiako lurren historia ezagutu eta gure arbasoak nola bizi ziren irudiztatu ahal izango dute partaideek, orain urte batzuk portu naturalak izan zuen garrantzia eta, baita egun ere, inguruko espazio naturalek duten balioa preziatuz.
Irteerari buruzko informazioa:
- Kokalekua: Materren ontziralekutik abiatuz (Arraunlari kalea, z/g, 20110, Pasaia).
- Eguna: Hilaren 31, larunbata.
- Ordua: 16:00 (ordubeteko iraupena, gutxi gorabehera).
- Prezioa: 20 euro.
- Hizkuntza: Elebitan.
- Izen emateak eta informazio gehiago: 619 81 42 25 edo helbide elektroniko bidez (komenigarria da irteera baino bi egun lehenago inskribatzea).
