Bana berdindu du asteburu honetan Pasaia KEk
Futboleko Gizonen Hirugarren Mailakoak izan dira asteburu honetan jokatu ahal izan duten pasaitar bakarrak, berdinketa lortuz Gasteizen. Gainontzeko kirolek, oraingoz, etenda diraute.
Pasaia Koronabirusaren irizpideen arabera herri gorria izateak, kirolean hainbat aparteko neurri hartu behar izana ekarri du. Horietan nabarmenena izan da hainbat lehiaketa atzeratzeko beharra. Pasaian, asteburu honetan, ez da areto futbolik, ez hockeyrik eta ezta eskubaloi lehiarik ere izan, jokatu ahal izan duten bakarrak Futboleko Gizonen Hirugarren Mailakoak izan dira, larunbatean 17:00etan Ariznabarran (Gasteiz) 1-1 berdinduz.