Jon Baguesen ibilbide profesionalari, saria
Donostiako Orfeoia-EHU Saria jasoko du errenteriarrak gaur eguerdian.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/10/elqupg7xeaeiayf.jpg)
Musikan egin duen ibilbide profesional luzea aitortuko diote gaur Jon Bagues Eresbilen zuzendari izandakoari. Donostiako Orfeoia-EHU Saria jasoko du errenteriarrak gaur eguerdian musika munduan egindako ibilbide luzearengatik. Sari banaketa, ateak itxita egingo dute osasun egoera dela eta, Donostiako Carlos Santamaria zentroan.