Mugikortasun mugak herrietara iritsi dira
Baimendutako arrazoirik ez bada (lana, ikasketak, osasuna, zaintza) herritarrek ezingo dute bere herritik atera edo beste batean sartu biharko 06:00etatik.
Bihako 06:00etan izango da indarrean gaur Eusko Jaurlaritzak, LABIren bileraren ondoren, neurri berriak. Finean, pertsonen mugikortasunean izango dute neurri horiek eragin handiena. Neurri deigarriena, honakoa: herrietatik ezingo da sartu ez irten, baldin eta honako kasuetan ez bada: lanerako, osasun kontuengatik (sendagilearengana), senitartekoak zaintzeko (helduak edo adingabeak), jarduera sozio-ekonomikoak egiteko, edo ikastetxera joateko. Herrien kutsatze tasaren egoera ez da kontuan hartuko: Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako herri guztietan izango dira indarrean neurri berberak. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eman du neurri horien berri gaur arratsaldean. Hasteko, hamabost egunez izango dira horiek indarrean.
Aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) ezin izango dute ez sartu edo irten bertako biztanleek, aurretik herrietako kasuan aipatu diren salbuespenengatik ez bada.
Gainera, bai eremu publikoan zein pribatuan ezingo dira sei pertsona baino gehiagoko multzoak sortu, baldin eta horiek bizitza eremu berberkoak ez badira.
Aurretik ezarrita zegoen etxeratze aginduak indarrean jarraituko du larrialdi egoera bitartean: 23:00etatik 06:00etara ezingo da inor ere kalean izan, baldin eta salbuetsita dauden jarduerak (nala, osasun larrialdiak, menpekotasunak dituztenen zainketa…) egiten ari ez badira.
Ostalaritza: EAEko ostalaritza establezimendu guztiek (zonalde gorrietan daudenek ere bai), 23:00ak arte irekita egoteko baimena izango dute.
Kultura: orain arteko segurtasun neurriak eta araubideak mantenduz, kultur ekitaldiak egin ahal izango dira. Horietara, baina, kultur ekitaldia egiten den herriko biztanleak bakarrik joan daitezke.