Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Pello Jauregi antxotarrak jasoko du 2020ko Abbadia Saria

Euskaraldia sortu eta forma emateko lanaren garrantzia azpimarratu du epaimahaiak. "Ez da niri bakarrik egindako aitorpena, jende asko dago honen atzean", aitortu du esker onez ikerlariak.

Pello Jauregi Etxaniz irakasle eta ikerlari antxotarrak jaso du Anton Abbadia Saria.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/10/26

Gipuzkoako Foru Aldundiak Pello Jauregi Etxaniz irakasle eta ikerlari antxotarrari (Donostia, 1958) emango dio aurtengo Anton Abbadia Saria, euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko sortutako aitorpena, hain zuzen. Gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan, Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak ikertzailea zoriondu nahi izan du “merezimendu osoz” jasoko duen errekonozimenduagatik, epaimahaiak aho batez hala erabakita. Ohitura denez, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian egingo da saria emateko ekitaldia, azaroaren 27an, hain zuzen ere.

“Alde batetik poz handia sentitzen dut”, zirraratu da Jauregi,  “eta oso eskertuta nago hau [saria] jaso izanagatik”, jarraitu du. Euskararen zidorretan barrena emandako aurrerapausoetan bidelagun izan dituen horiek ez ditu ahaztu: “Kontziente naiz ez dela niri bakarrik egindako aitorpena, jende asko dago honen atzean…” urte luzez kide izan dituenetako batzuk ekarri ditu gogora, “Lasarte-Oriako lagunekin eta Soziolinguistika Klusterrarekin, besteak beste, egindako talde lan handia dago honen atzean. Hainbat ideia kaleratu ditugu, pixka bat euskarazko komunikazioak aurrera egin ahal izateko”. Berriro esker ona adierazi gabe ez du amaitu izan nahi antxotarrak:  “Asko eskertzen dut, nolabait, horrelako ideiek interesa sortu izana euskalgintzaren barruan… Oso eskertuta”.

Jauregi, Lizentziatua Salamancako Unibertsitatean, Hezkuntza Zientzietan Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (non, egun, irakasle den); Euskaraldiaren antolakuntzarako inspiragarri izan zen Lasarte-Orian 2016an egindako ‘Baietz 40 egun euskaraz’ herri erronkari buruz Jauregik egindako ikerketa, zeinetan jasotzen diren gizarte aktibazioari eta hizkuntza ohituren aldaketari buruzko hainbat oinarri esanguratsu. Mendizabalek adierazi duenez, epaimahaiak nabarmendu nahi izan du aukera honekin Euskaraldia sortu eta forma emateko garaian ikerlariaren lanek izandako garrantzia.

Euskaraldia: Indar eta ilusio kolektibo berria
“Zalantzarik ez dago Euskaraldiarekin indar eta ilusio kolektibo berriak piztu direla gure artean. Euskal Herri osoan bezala, baita gure lurraldean ere. Euskara biziberritzeko lanean, ziur asko, azken urteotako berririk eta ekarpenik nagusietakoa izan da”, gogoeta egin du Garbiñe Mendizabalek, “egitasmo egingarriak plazaratzeko, ezinbestekoa da oinarri teoriko-praktiko sendoak edukitzea. Ahalegin horretan berebiziko garrantzia izan du Pello Jauregiren ekarpenak”, goraipatu du.

Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte luzatuko da eta aurten, norbanako bezala parte hartzeko aukera eskaintzeaz gain (ahobizi eta belarriprest rolen bitartez), berrikuntza nagusia entitateen inplikazioa izango da, horiek ere arigune izanez egin ahal izango baitiote ekarpena egitasmoari. Ariketan parte hartzeko izen ematea zabalik da oraindik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.