COVID-19agatik kutsatutako egoiliar bat hauteman dute Jesusen Bihotza erresidentzian
Azken orduetan Gipuzkoako erresidentzietako lau egoiliar hil dira, Donostiako eta Zumarragako hiru egoitzetan, eta zazpi kutsatu zenbatu dituzte.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/09/0119_txistulari-bandaren-kontzertua.jpg)
Irailaren amaieratik ez da Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan COVID-19agatik kutsatutako egoiliarrik izan. Azken orduetan aldatu egin da egoera hori, eta COVID-19an positibo bat hauteman dute bertan. Azken orduetan Gipuzkoako erresidentzietako lau egoiliar hil dira, Donostiako eta Zumarragako hiru egoitzetan, eta zazpi kutsatu zenbatu dituzte.