Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zergak izoztuta, eta ordainketa egutegia herritarren beharretara moldatuta

Zerga eta tasak izoztea, salbuespen neurria da COVID-19ak eragindako pandemiarengatik, eta horrek familien ekonomian izan duen eraginagatik. Ez dela udalak sustatu nahi duen politika orokorra azaldu du Garazi Lopez de Etxezarreta Ogasun zinegotziak.

Errenteriako Udaletxea. Errenteriako Udalak zergen kobratzea berreskuratzen ari da pixkanaka.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/10/28

Zerga eta tasa guztiak izoztea erabaki du plenoak aho batez. 2021ean beraz, ez da igoerarik izango, eta ordainketa egutegiari dagokionean, malgua izango da, herritarren beharretara moldatuta. Azken neurri hori, ez da berria, udalak aurten dagoneko ezarri du malgutasun hori zergak eta tasak ordaintzeko momentuan, eta abenduaren 31 izango da horiek ordaintzeko azken epea. Datorren urtean planteamendu bera egingo du udalak.

Zerga eta tasak izoztea, salbuespen neurria da COVID-19ak eragindako pandemiarengatik, eta horrek familien ekonomian izan duen eraginagatik. Ez dela udalak sustatu nahi duen politika orokorra azaldu du Garazi Lopez de Etxezarreta Ogasun zinegotziak, “egoera berezia delako, neurri berezia hartu dugu datorren urteari begira. Ez da ordea beti sustatu nahi dugun politika, nahiko genukeelako ariketa sakonago bat egin progresibitate egoki bat aplikatu ahal izateko. Egia da, ordea, udalak dituen tasa eta zergetan zaila dela progresibitatea aplikatzea; hori egiteko erraztasuna foru aldundiak du. Oso zaila da OHZ Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kalkulatzea etxebizitza jakin horretan bizi direnen diru sarreren arabera; egin daiteke agian, eta hori da aztertu behar duguna”.

Azkenean gehien irabazten dutenek, gehiago ordaintzea da planteamendua, eta udalak konpromiso hori hartu du, “ez gara izozte sistematikoen aldekoak, uste dugu gehien irabazten duenari edo gehien duenari grabatu behar zaiola; hori da politika publikoak egiteko zerga-bilketa sistema egokia, egin behar duguna”.

Egoera aintzat hartuta izoztea planteatu zuen gobernu taldeak eta oposizioko bi alderdiekin, EAJ eta PSE-EErekin hitz eginda adostasunera heldu ziren eta aho batez onartu zituzten ordenantza fiskalak atzo.

Atzoko plenoan ez zegoen gai ordenean, baina udalak aurten martxan jarri duen Talka eta suspertze planak ere izan zuen tartea. Halako gehiago martxan jartzeko beharra nabarmendu zuten alderdi politiko guztiek, “mahai gainean jarri zen gaia, baina ez da ezer erabaki momentuz—azaldu du Ogasun zinegotziak— Bozeramaileen artean talka planaren exekuzio mailaren gaineko balorazioa egin genuen eta  ziurrenik berriro neurriak hartu beharko ditugula ondorioztatu genuen. Aztertu beharko dugu bonu sistemarekin jarraitu nahi dugun, eta diru laguntzak eman beharko dizkiogu, nagusiki, ostalaritzari. Ulertzen dut hala egin beharko dugula egoerari erreparatuta”.

Azken hori baina, gai ordenetik kanpo, ez zelako atzoko plenora eramandako gai bat, baina bai mahai gainean jarri zutela eta “udala aztertzen ari dela”, Lopez de Etxezarretak zehaztu duenez.

Hurrengo urteari begira, berriz, ordenantza fiskalekin lotuta, horien gaineko testu berri bat sortzeko konpromisoa azaldu du Ogasun zinegotziak, “zaharkitua dagoelako eta batez ere modu berdin batean adostu dezakegun edo egingarria den progresibitate bat aplikatzeko tasa guztiei, gehien daukanak gehien ordaindu dezan”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.