COVID-19ak kutsatutako hamazazpi egoiliar Jesusen Bihotza erresidentzian
Une honetan, beraz, 19 dira guztira COVID-19ak kutsatutako egoiliarrak erresidentzia horretan.
Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan izugarri igo dira COVID-19 kasuan. Urriko azken egunetan bi kasu hauteman zituzten egoiliarren artean, urriaren 28an eta 29an eman zuen horien berri Gipuzkoako Foru Aldundiak, azken orduetan baina, beste hamazazpi positibo izan dira erresidentzia horretan. Une honetan, beraz, 19 dira guztira COVID-19ak kutsatutako egoiliarrak Gabierrotako adinekoen egoitzan.
Irailetik ez zen kutsaturik egoitza horretan.