Ia bikoiztu egin da herenegungo COVID-19 positibo kopurua Errenteria-Oreretan
Alde handiarekin positibo gehien Errenteria-Oreretan izan dira azken orduetan baina Oarsoaldeko gainontzeko hiru udalerrien egoerak ere ez du hobera egin; herenegun baino positibo gehiago izan dira atzokoan Pasaian, Oiartzunen eta Lezon.
Beste 45 kutsatu atzeman dituzte azken orduetan Errenteria-Oreretan. Osasun Sailak atzo zabaldu zituen datuekin alderatuta, ia bikoiztu egin da kopurua—herenegungo gauerdira arte 25 ziren hautemandako positiboak—. Alde handiarekin positibo gehien Errenteria-Oreretan izan dira azken orduetan baina Oarsoaldeko gainontzeko hiru udalerrien egoerak ere ez du hobera egin; herenegun baino positibo gehiago izan dira atzokoan Pasaian, Oiartzunen eta Lezon. Oarsoaldean guztira 81 positibo izan dira.
Pasaian COVID-19ak kutsatutako beste 24 pertsona atzeman dituzte; zazpi Oiartzunen eta bost Lezon. Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasarik altuena zuen Lezok atzora arte, baina gaurko txostenaren datuen arabera, Pasaia da une honetan tasarik altuena duena; Lezon, hala ere, 1.000-tik gorakoa da oraindik ere, eta atzoko datuekin gora egin du.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 14.668 test egin zituzten atzo—herenegun baia ia 1.000 gutxiago—, eta horietatik 1.461 izan dira positiboak, %10. Egindako proben %43,2 kontaktuagatik izan dira, eta %42 COVID-19arekin bateragarria izan daitekeen sintomatologiarengatik.
Azken orduetan 76 pertsona ospitaleratu dituzte, eta Osasun Sailak emandako datuen arabera, COVID-19arekin gaixotutako 111 pertsona daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaletako ZIU-etan; 462 daude plantan ospitaleratuta.
Jarraian dagoen koadroan, azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko atzoko tasak (parentesi artean, astelehenekoak).
- Lezo: 1.081,61(asteartean 1.048,84).
- Pasaia: 1.130,99 (asteartean 1.023,28).
- Errenteria-Orereta: 849,51 (asteartean 777,26).
- Oiartzun: 772,87 (asteartean 734,23).
- Gipuzkoako batezbestekoa: 1.031,38 (asteartean 1.007,95).
Osasun Sailaren txostena hemen kontsulta daiteke.
