Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Zaldibar zona cero' aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak Gaztañon

Bi langile tona hondakin eta lur azpian harrapatu zituen katastrofearen arrazoiak ikertu ditu eta liburua idatzi Zelaietak.

Ahoztar Zelaieta kazetari, ikerlari eta idazlea. Argazkia: Txalaparta
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/11/05

Konfinamenduak eten ostean, hitzaldien zikloa berrartu du Gaztañoko Auzo Elkarteak. Ikasturte berriko lehena, Jon Maia bertsolari, idazle eta gidoilariarekin egin zuten urrian; 1970 hamarkadako migrazioari begira jarri zituen Maiak bertaratu zirenak. Orain berriz, gaurkotasun betea duen Zaldibarko zabortegiko auzia gerturatuko die auzo elkarteak auzotarrei eta bertaratzen diren guztiei.

Datorren astean izango da liburu aurkezpena eta hitzaldia, hilaren 13an (ostirala) 19:00etan.

Kazetari, ikerlari eta idazlea da Ahoztar Zelaieta, eta Zaldibar zona cero (Txalaparta, 2020) liburua argitara atera berri du. Otsailaren 6an behera etorri zen zabortegia Zaldibar ondoan, lurrak eta zaborrak  A-8 autopista hartu zuen, eta latzena, luiziak azpian harrapatu zituen  zabortegiko langile ziren Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze. Abuztuan Sololuzeren gorpuzkiak aurkitu zituzten, luizia izan eta sei hilabetera; Beltranenak ez dituzte oraindik aurkitu, bederatzi hilabete luze joan badira ere.

Tragediaren tamainari erreparatuta, haserrea piztu zuen sektore ugariren artean eta luizian harrapatuta gelditu ziren bi langileen senideen artean Iñigo Urkullu zein gobernuan dauden beste hainbat mandatarien hoztasunak; Urkulluk berak, sei egun behar izan zituen tragedia izandako zabortegira bertaratzeko, bi herritar tona hondakin eta lur azpian zeuden bitartean.

Katastrofearen arrazoiak ikertu ditu eta liburua idatzi Zelaietak. Hondakin arriskutsuen zein influentzien trafikoa, kontrol eta zaintza falta, espekulazio urbanistikoa, enpresa pribatu eta erakunde publikoen arteko ate birakariekin egin du topo ikerlariak egia eta gertatutakoaren arrazoiak topatu nahian zabaldutako bide horretan. Garraiolari, langile eta bizilagunek ‘zuloa’ izenez ezagutzen zuten zabortegiaren kudeaketaren arduradunei izenak eta abizenak jarri dizkio Zelaietak bere liburuan.

Horretaz guztiak eta Zaldibarko zabortegiaren inguruko beste hamaika kontuz aritzeko aukera izango da Gaztañoko auzo elkartearen egoitzan. Osasun neurriak eta segurtasuna bermatzeko indarrean dauden neurri guztiak errespetatuko direla zorrotz jakinarazi dute antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.