Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Azaroaren 25ari begira, ‘Indarrez ezer ere ez’ kanpaina Lezon

Lezoko Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean diseinatutako egitasmoa da .Indarkeria matxistaren kontrako jarrera ager dezatela eskatu diete lezoarrei.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2020/11/12

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Lezoko Udalak eta herriko eragileek kanpaina berri bati ekingo diote: Indarrez ezer ere ez. Udalaz gain, Gaxuxa Emakume Taldeak, Lezoko Emakumeen Taldea, Kuadrillategik, Osakidetzak, Lezo Institutuak, Lezo Herri Eskolak eta Pasaia-Lezo Lizeoak egin diote ekarpena egitasmoari, eta horren partaide aktibo izango dira.

Kanpainaren bitartez emakumeen kontrako edozein jarrera eta indarkeria klase gaitzetsi nahi dituzte, errespetua eta berdintasuna izanik, udalaren esanetan, elkarbizitzarako zilegizko eremua.

COVID-19ak eragindako osasun krisian, gainera, emakumeenganako indarkeria areagotu dela ondorioztatu du udalak, batez ere etxealdia izan zenean. Udal erakundeak esku artean dituen datuen arabera, osasun larrialdiaren lehen hilabetean (martxo eta apirila artekoan), 2019 osoan adina indarkeria matxista kasu eman ziren herrian. «Horiek atzemandako kasuak besterik ez dira», esan dute udaletik: «Konfinamenduak, mugimendu murrizketak eta harreman mugak indarkeria matxista ugaltzeko eta ugaritzeko haztegi bat izan dira».

Hori horrela, azaroaren 25ari begirako ekitaldi eta jardueretan «inoiz baino gehiago» parte hartu behar dela iritzi dio Lezoko Udalak: «Eraso sexistak gaitzesteko indarrak batzea ezinbestekoa da. Indarkeria matxistari aurre egitea guztion ardura da».

Egitaraua eta bitartekoak
Mezuez gain, Lezok indarkeria matxistari eman beharreko erantzuna askotarikoa izan behar dela uste du udalak. Horrela, aurreko urteetan bezala, hilaren 23tik 30era balkoi eta leihoetan zapi gorriak jartzera animatu dituzte herritarrak; ez daude oihal berriak, iazkoak erabili behar dira. Musuko nahiz txapa more berriak egin ditu, ordea, udalak. Horiek hilaren 16tik 22ra eskuratu ahal izango dira Lezoko osasun zentroan nahiz udaletxean. Beraz, herriaren paisaia emakumeen kontrako indarkeriaren aurkakoa izatea nahi dute egun horietan.

Ikurretatik harago doa Indarrez ezer ere ez kanpaina. Kultur ekitaldiak ere daude. Lehena hilaren 25ean bertan da: 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Isiltzen joan zirenak ipuin musikatuaz gozatzeko aukera izango da Ameli eta Xirrikituen Jostunak taldearen eskutik. Lurdes Iriondoren obran oinarritutako emanaldia da.

Hilaren 28an, berriz, Euskal Herriko bakarlari esanguratsuenetako batentzat tartea: Anarik kontzertua emango du Gezalan, 19:00etan hasita.

Bi saio horietarako sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira derrigorrez, udalaren webgunearen bidez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.