Beste bederatzi COVID-19 kasu, Jesusen Bihotza erresidentzian
Une honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, COVID-19agatik kutsatutako 30 egoiliar dira erresidentzia horretan.
Jesusen Bihotza erresidentziak, COVID-19aren bigarren oldarraldia du. Gogor jotzen ari da Gabierrota azuoko adienkeon egoitzan pandemia, aste honetan bi egoiliar zendu dira. Halako berri lazgarririk ez da izan azken orduetan egoitzan, baina egindako probetan, beste bederatzi positibo atzeman dituzte egoiliarren artean.
Une honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, COVID-19agatik kutsatutako 30 egoiliar dira erresidentzia horretan. Berri ona, kutsatutakoen artean, bi alta izan dira azken orduetan.