COVID-19: 76 positibo Oarsoaldean
100.000 biztanleko tasek gora egin dute Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen. Lezon eta Pasaian, berriz, apal bada ere, behera egin du tasa horrek.
COVID-19agatik 76 kutsatu gehiago atzeman dituzte azken orduetan Oarsoaldean. Kopururik handiena, Errenteria-Oreretari dagokio, atzo beste 42 COVID-19 positibo izan ziren udalerri horretan. Pasaian hemeretzi zenbatu dituzte; zortzi Oiartzunen; eta zazpi Lezon. 100.000 biztanleko tasek gora egin dute Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen. Lezon eta Pasaian, berriz, apal bada ere, behera egin du tasa horrek.
Osasun Sailak txostenean bildu duenaren arabera, koronabirusa atzemateko 16.638 test egin zituzten atzo, eta 1.409 izan dira positiboak, %8,6. Atzotik ia puntu batean igo da positiboen indize hori.
Oarsoaldeko herrien tasak, honakoak:
- Pasaia: 1.256,66 (asteartean 1.286,58).
- Lezo: 999,67 (astelehenean 1.032,45).
- Errenteria-Orereta: 941,68 (astelehenean 904,31).
- Oiartzun: 782,53 (astelehenean 743,89 ).
- Gipuzkoa: 1.106,53 (astelehenean 1.101,37).
Osasun Sailaren gaurko txostena (atzoko datuei dagokiona) hemen irakur daiteke.
