Añabitarteko jolas parkea, irudimenari tartea
Jolasgaraiko hainbat baliabide erabiltzea ezinezkoa bihurtu du COVID-19aren osasun larrialdiak, eta horri aurre egiteko, irudimenari tartea zabaldu dio Orereta Ikastolak.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/11/orereta-ikastola_anabitarteko-jolas-parkea-16.jpeg)
Jolasgaraiko hainbat baliabide erabiltzea ezinezkoa bihurtu du COVID-19aren osasun larrialdiak, eta horri aurre egiteko, irudimenari tartea zabaldu dio Orereta Ikastolak. LH 6. mailako kasleekin batera, Añabitarteko jolas parkea diseinatzen ari da, eta egi bihurtzen, aisialdia bizitzeko ‘normaltasun berrira’ egokitutako alternatiba.
Irudimena, margoak eta abilezia apur bat baino ez dira behar. Lurreko jolasei plaza eskaintzea da helburua, eta jolas horiek irudikatu eta marraztu ondoren, jolas bakoitzari izena jartzen ari dira orain ikasleak. Hurrengo pausoak jolas bakoitzaren arauak eta deskribapena egin eta horiekin lurreko jolas parkeko gida egitea direla zehaztu dute ikastolako arduradunak. Eguberrietarako bukatuta egongo da.
COVID19ak jolasgaraiko ohiko hainbat baliabide erabili ezin izatea ekarri digu, baina baita lurreko jolasei plaza eskaintzeko aukera ere. Pentsatu, irudikatu, marraztu eta izendatzen ari gara. Itxura ona hartzen ari da Añabitarteko jolas-parkea! #errenteria #orereta #ikastola pic.twitter.com/mLjreosT3b
— Orereta Ikastola (@OreretaIkastola) November 13, 2020