[Bideoa eta galeria] Sahara aske nahi dute
Bakea eta askatasuna Saharako Errepublikarentzat, atzo eguerdian egin zuten elkarretaratzea Zumardian.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/11/whatsapp-image-2020-11-15-at-17-23-042.jpeg)
Saharako errepublikari elkartasun eta babes osoa adierazi zioten atzo hamarnaka herritarrek. Bakea eta askatasuna Saharako Errepublikarentzat, atzo eguerdian egin zuten elkarretaratzea Zumardian. mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko tentsio militarrak gora egin du azken egunetan. Autodeterminazio Erreferenduma egiteko promesa betetzeko eskatzen ari ziren Nazio Batuen Erakundeari, eta horretarako, urriaren 21z geroztik, protestan ziren Guergeraten, bertan den errepide bakarra mozten. Eremu desmilitarizatua da azken hori, Rabat herri okupatua eta Mauritania artean kokatua, baina Marokok militarrak bidaltzea erabaki zuen sahararren protestaren kontra egiteko.
Fronte Polisarioak hautsitzat eman du Marokorekin 1991n sinatuta su etena, eta gerra egoera ezarri du.
Nazio Batuen Erakundeak 1991n eratu zuen misioa Saharan autodeterminazio erreferenduma egiteko, eta Sahara eta Maroko arteko su etena errespetatzen zela ziurtatzeko.
Ondoko bideoa eta argazkiak, Mikel Martinenak dira.
![Saharako errepublikaren aldeko elkarretaratzea](https://live.staticflickr.com/65535/50608614251_801cb5f40c.jpg)
![Saharako errepublikaren aldeko elkarretaratzea](https://live.staticflickr.com/65535/50608734312_c1e19c6d66.jpg)
![Saharako errepublikaren aldeko elkarretaratzea](https://live.staticflickr.com/65535/50607868213_eb844d38bf.jpg)
![Saharako errepublikaren aldeko elkarretaratzea](https://live.staticflickr.com/65535/50608734247_eac05b243a.jpg)
![Saharako errepublikaren aldeko elkarretaratzea](https://live.staticflickr.com/65535/50607868143_b79088c785.jpg)
![Saharako errepublikaren aldeko elkarretaratzea](https://live.staticflickr.com/65535/50607868113_b28b30ea60.jpg)
![Saharako errepublikaren aldeko elkarretaratzea](https://live.staticflickr.com/65535/50608614106_3a5b60f2a0.jpg)
![Saharako errepublikaren aldeko elkarretaratzea](https://live.staticflickr.com/65535/50608614091_b0f98413da.jpg)
![Saharako errepublikaren aldeko elkarretaratzea](https://live.staticflickr.com/65535/50608614076_f9f87cb89f.jpg)
![Saharako errepublikaren aldeko elkarretaratzea](https://live.staticflickr.com/65535/50608614046_60db686f5f.jpg)