COVID-19ak beste heriotza bat eragin du Jesusen Bihotza egoitzan
Bi asteko epean bosgarren egoiliarra zendu da Jesusen Bihotza erresidentzian.
Jesusen Bihotza egoitzan izan den bigarren agerraldian bost egoiliar zendu dira bi asteko epean. Bi asteko epean bosgarren egoiliarra zendu da Jesusen Bihotza erresidentzian. Joan den astean bi hil ziren, beste hiru aste honetan, azken orduetan hil da bosgarrena. Gipuzkoako Foru Aldundiak zabaldu duen azken txostenaren arabera hiru egoiliarri eman diete sendagiria azken orduetan. Une honetan, COVID-19ak kutsatutako 27 egoiliar dira Gabierrotako adinekoen erresidentzian.
