Lezon, bigarren egunez jarraian, kutsaturik ez
100.000 biztanleko hamalau eguneko tasak behera egin du, gainera, herri guztietan, eta Pasaiaren kasuan gutxigatik bada ere, 1.000ko langatik jaitsi da azken orduetan tasa hori.
Lezon ez da kutsaturik izan azken orduetan, eta horrenbestez, bi egun jarraian ez dute hauteman COVID-19 kasurik herri horretan. 100.000 biztanleko hamalau eguneko tasak behera egin du, gainera, herri guztietan, eta Pasaiaren kasuan gutxigatik bada ere, 1.000ko langatik jaitsi da azken orduetan tasa hori.
COVID-19arekin infektatutako herritarrak Oarsoaldean 28 izan dira; hamasei Errenteria-Oreretan, zazpi Pasaian, eta bost Oiartzunen. Errenteria-Oreretan ia erdira jaitsi da zenbatutako positibo kopurua.
Beheko koadroan herriz herrikako tasak:
- Pasaia: 993,36 (igandean 1.083)
- Errenteria-Orereta: 924,24 (igandean 946,66).
- Lezo: 868,57 (igandean 884,96 ).
- Oiartzun: 627,96 (igandean 637,62).
- Gipuzkoa: 1.040,72 (igandean 1.064,56).
Osasun Sailaren gaurko txostena osorik, hemen irakur daiteke.