'Sahara libre' lemapean elkarretaratzea egingo dute larunbatean
Bilkura 12:00etan izango da, Donibaneko Santiago plazan, Marokok mendebaldeko Saharako su etena apurtu izana salatu eta erreferenduma eskatzeko.
‘Sahara libre. Erreferenduma orain!’ lemapean elkarretaratzea egingo dute larunbat honetan (hilak 20) Donibaneko Santiago plazan, 12:00etan.
Bilkurak xede izango du Marokok mendebaldeko Saharako su etena apurtu izana salatzea eta, aldi berean, Espainia zein nazioarteko komunitateari exijitzea 1991 urtetik atzeratu egin den autodeterminazio erreferenduma egin dezaten.