Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizilagunak, elkartasun sareak jostera dator

Egoera berrira moldatuta dator aurtengo Bizilagunak Iniziatiba. Ezingo dute programan parte hartuko duten familiek bazkaririk partekatu, kultura, ohiturak eta bizipenak amankomunean jartzeko, baina elkartasuna ez da faltako.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/11/23

Egoera berrira moldatuta dator aurtengo Bizilagunak Iniziatiba. Ezingo dute programan parte hartuko duten familiek bazkaririk partekatu, kultura, ohiturak eta bizipenak amankomunean jartzeko, baina elkartasuna ez da faltako.

Gaur eman dituzte programaren gaineko zehaztasunak SOS Arrazakeriako Gerar Carrerek eta Wendy Martiza Rodriguezek. Pandemiaren eragina saihestuta Bizilagunak nola antolatu pentsatzen hasi zirenean, ohartu ziren, programa horrek oinarrian zerbait badu kolaborazio izpiritua dela, “horri segida eman nahi diogu, jendeak elkar ezagutzea, bizi garen espazio isolatuak apurtzea, eta aldi berean, horrek, adiskidetasun eta topaketarako espazioak sor ditzala”, esan du Carrerek.

Hitz bakarrean, Bizilagunak elkartasuna da.

Pandemiak langabezian utzi du jende asko eta aurretik zutena baina egoera prekarioagora eraman ditu Carrereren hitzetan, “COVID-19ak gizartearen sektore prekarioenei eragin die, eta kasu askotan migranteei, ostalaritzan, zaintzan, salmenta ibiltarian… “. Egoera hori isolamenduan eta  bakartasunean bizitzea oso zaila dela uste du, “ez dizulako sare sozialetara jotzeko aukerarik ematen laguntza eske”. Hori beraz, Bizilagunak programaren aurtengo asmoa, sareak jostea, babes sareak eraikitzea. Horri begira, herritar guztiak deitu dituzte bat egitera iniziatibarekin. Dinamika honakoa: familia bikoteak egingo dituzte eta hilabete batzuez harremanetan izango dira, elkarren berri izango dute elkarri babesa emateko beharrezkoa balitz. SOS Arrazakeriaren lana harreman hori elikatzea izango da, eta bideokonferentzia bidez, eta egoerak ahalbidetzen badu elkartze puntualak eginda.

Sare sozialen bidez hasiera

Hilaren 29an hasiko dute Bizilagunak programaren aurtengo ekitaldia, 17:30ean, beraz dagoeneko izena ematea zabalik da; hala ere, 29tik aurrera ere izena emateko aukera izaten jarraituko dute parte hartu nahi dutenek. Momentuz,  hamabost familiek eman dute izena parte hartzeko.  Programaren irekiera ofiziala sare sozialen bidez egingo dutela azaldu du Carrerek, eta bideo bat erabiliko dute horretarako. Bizilagunak proiektuaren aurtengo ekitaldiaren nondik norakoak azalduko dituzte bideo horretan, eta SOS Arrazakeria elkarteko kideekin batera,  Aizpea Otaegi alkateak eta Jon Maia bertsolariak hartuko dute parte.  SOS Arrazakeriaren  Facebook, Youtube eta Instagraman kontuetan zabalduko dute bideoa hilaren 29an 17:00etan.

Etxeko langilea da Rodriguez, langabezian gelditu da pandemiaren testuinguruan eta SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen taldeko kolaboratzailea da. Bederatzi urte dira Errenteria-Oreretara heldu zela, eta Honduraskoa da. Iaz Bizilagunak iniziatibaren barruan parte hartu zuen familietako bat izan zen berea.Esperientzia polita izan zela dio, “jendea ezagutzeko aukera ematen du, kulturak nahasteko eta adiskidetasun sareak sortzeko. Esperientzia zoragarria izan zen iazkoa, eta oraindik ere harremana mantentzen dute ezagutu nuen familiarekin”.

Bakardadea, sarerik ez duzunean inguruan oso latza dela erantsi du Carrerek, “sareak, babes bat sortzea da helburua, denboran iraungo duena. Hau ez da amaitu, eta ondorio latzak izango ditu, baita amaitzen denean ere”. Harago jo du Rodriguezek, eta beraietako batzuk hemen familia badute ere, migrante askok familia ez dutela inguruan esan du, “bakarrik daude, urruti daude maite dituztenak, eta Bizilagunak  programaren bidez ezagutu ditugun familia eta pertsonak, gure familia izatera pasa dira. Hori ikaragarria da”.

Parte hartu nahi dutenek  685 749 756 telefono zenbakira deitu behar dute, posta elektronikora mezua bidali, edo web gunearen bidez izena eman. Argi esan du Carrerek, “norabide bikoitzeko elkartasuna da”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.