COVID-19: arnasa hartzen hasi da Oarsoaldea
Asteburuko datuen ondorioz, nabarmen jaitsi dira Pasaian (batez ere), Errenteria-Oreretan eta Lezon koronabirusaren kutsatze tasak.
Joan den asteko azken egunetako joera berretsi egin da, COVID-19aren kasuei dagokionez, Oarsoaldean. Beherantz doaz etenik gabe kutsatze tasak, nahiz eta oraindik infektatuen kopuruek gora egin. Pasaian batez ere egin du tasak beherantz. Arnasa hartzen hasi da Oarsoaldea.
Ostiraletik atzora (igandea) 67 kutsatu gehiago atzeman dituzte Oarsoaldeko lau herrietan; hilaren 13tik 15erako astebukaeran 91 izan ziren.
Errenteria-Oreretan, ostiralean hamazazpi infektatu gehiago zenbatu zituzten, sei larunbatean eta hamar atzo; Pasaian, ostiralean sei, larunbatean bi eta atzo zortzi; Oiartzunen, ostiralean hiru, eta launa larunbat nahiz igandean; eta Lezon, bost ostiralean eta bana larunbat eta igandean.
Honakoak dira herri guztietako tasak:
- Errenteria-Orereta: 764,80 (ostegunean 859,47).
- Pasaia: 700,14 (ostegunean 855,72).
- Lezo: 688,30 (ostegunean 753,85).
- Oiartzun: 521,69 (ostegunean 521,69).
- Gipuzkoa: 870,89 (ostegunean 978,11).
Datu horiek eta beste asko gaur eman ditu Osasun Sailak txosten bidez. Hori zure gailura jaisteko, egin klik hemen.