Entrenamenduak hasiko ditu Laguntasuna Txirrindulari Elkarteak
Augar-Laguntasuna taldeak 2020-2021 denboraldiko entrenamenduak hasiko ditu.
Augar-Laguntasuna taldeak 2020-2021 denboraldiko entrenamenduak hasiko ditu. Hasiera batean etxean eta gimnasioan egingo dute prestaketa fisikoa, eta mendira ere aterako dira bizikletarekin baina arin. Aurredenboraldiak aurrera egiten duen neurrian, entrenamenduen intentsitatea handituko dutela jakinarazi dute. Horrenbestez, 2003 eta 2006 urteen artean jaio eta pista txirrindularitza gustuko duten haurrak izena ematera deitu dituzte. Harremanetarako telefono zenbakiak, honakoak: 656 740 363, 608 291 210 eta 688 643 189.