Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Indarkeria matxista ezabatzeko

Pandemiak pandemia, aurten ere indarkeria matxistaren kontrako egunari begira egitarau zabala prestatu dute udalak eta berdintasun konseiluak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/11/23

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da etzi. Egun hori egiten jarraitzen dute zoritxarrez, ez delako emakumeen kontrako mota askotako indarkeria amaitu, oraindik ere, emakume izate hutsagatik patriarkatuak uste duelako libre duela emakumeei ziurgabe, bortitz, deseroso, beldurtuta sentiaraztea. Pandemiaren testuinguruan, are larriagoa izan da beren erasotzaileekin bizi diren emakumeen egoera, 24 orduz jasan behar izan dituzte, haiekin elkarbizi egun osoan arnasgunerik gabe; tamainako infernua irudikatzea zaila da.

Errenteria-Oreretan aurtengo urtarriletik irailera bitartean 86 salaketa jarri dituzte indarkeria matxistagatik. Datu positiboa, epe berean 2019an izandakoekin alderatuta, aurtengoak behera egin dutela —102 izan ziren iaz salaketak—; datu negatiboa, indarkeriak jarraitzen duela. Horren jakitun, pandemiak pandemia, aurten ere indarkeria matxistaren kontrako egunari begira egitarau zabala prestatu dute udalak eta berdintasun konseiluak. Gaur eman dute horren berriz, emakumeentzat erreferentea bihurtu den Emakumeen Etxean, Aizpea Otaegi alkateak, Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotziak, eta Berdintasun Kontseiluko Txaro Cantero, Bittori Arrieta, Fani Herrador, Julia Irasuegi eta Nati Rufok.

Udara hasieran III. Berdintasun Planaren Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzak ardatzaren lanketa hasi zutela azaldu du alkateak, “Berdintasun Kontseiluak plana hainbat urteetan egitea erabaki zuen, ardatz bakoitza sakon landu ahal izateko. Gaur aurkeztuko dugun programazioak ardatz horren lanketari erantzuten dio, praktika onak ezagutzeko mahai inguruak antolatu baitira prozesu horren barruan”. Mahai inguruak, bi izango dira, baina horien aurretik, gaur bertan, Adela eta Martirio Bernarda Albaren Etxean antzezlana estreinatuko da Niessen Kulturgunean 19:00etan. Umore ukituak dituen drama da, musikal grotesko eta poetikoa aldi berean. Hilaren 25ean Koldo Mitxelena ikastetxeko 4DBHko ikasleentzat ere antolatu dute emanaldia. Ikasle horiekin, patriarkatua, botere harremanak, feminismoa edota maskulinitatea bezalako gaiak lantzeko saioak antolatu dira.

Mahai inguruei dagokienean, berriz, hilaren 26an izango da lehena, 18:00etan. Arreta integrala, suspertzea eta ahalduntzea ezagutzea da helburua. Nola hobetu dezakegu indarkeriari aurre egiten dioten emakumeen akonpainamendua? lelopean, horri erantzuna emango diote Bartzelonako Helia Dones elkarteko Carla Rigolek, Madrilgo Mujeres para la salud elkarteko Pilar Pascualek, eta Gipuzkoan sortu berri den Mariren alabak elkarteko Maite Santamariak.

Emakumeentzako psikologoa eta aktibista feminista da Rigol, eta indarkeria matxista egoera eta prozesuetan dauden emakumeei laguntzen die, erabateko ahalduntzea lortzeko, ekintza indibidual eta kolektiboaren bidez. Irabazi asmorik gabeko elkarte feminista da Helia Dones, Bartzelonan du egoitza, eta 2008an sortu zuten, emakumeen arteko laguntza sareak ehuntzeko. Patriarkatuaren aurka borrokatzen dira, indarkeria matxistatik bizirik atera diren emakumeak lagunduz, prebentzioa sustatuz ikastetxeetan, prestakuntza emanez profesionalei, eragin politikoa sustatuz, eta Palestinako emakume erakundeekiko nazioarteko elkartasuna bultzatuz.

Psikologoa eta feminista da Pascual ere, eta arreta terapeutekoa eskaintzen ari da emakumeei esparru publikoan azken urteetan. Sozializazio femeninoak eta indarkeria matxistak emakumeen osasunean eta emakumeen ahalduntzean eragiten dituen gabezien inguruan teorizatu du. Mujeres para la Salud elkartean dihardu   2003. urtetik; 30 urteko ibilbidea du elkarte horrek. Emakumeen osasun mentalaren, indarkeria matxista guztiak ezabatzearen eta gizarte parekide baten alde lan egiten du elkarteak.

Santamaria, berriz, psikologo eta sexologo feminista da. Urteetan aritu da osasun mentalaren eta adinekoen arloan, eta azken urtean arreta psikologiko zerbitzua ematen du Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxean, eta azken zazpi urteetan Donostiako Emakumeen Etxean, Arrats elkartean eta Gipuzkoako Emakume Bananduen elkartean.

Mariren alabak proiektu berritzailea da Gipuzkoan, eta erreferentzi moduan hartzen du Helia Dones elkartearen lana. Ikuspegi integral eta pertsonalizatuarekin boluntario sare bat du martxan hainbat esparrutan jarduteko gai izan dadin. Helburua, indarkeria matxistaren biktimak seguru sentitzeko sarea eraikitzea.

Bigarren mahai ingurua, Nola jaso memoria eta nola lan egin indarkeriari aurre egiten dioten emakumeen erreparazioan? leloarekin helduko da abenduaren 1ean. Horretan, Cristina Fallaras kazetari, eleberri idazle, eta aktibista feministak Cuentalo proiektua aurkeztuko du. 2018ko apirilean #Cuentalo.15 traola jarri zuen abian Fallarasek. Beste milioika emakumek ere haiek jasandako sexu erasoak kontatu zituzten.

Isabel Cadenasek De eso no se habla bere podcastaren berri emango du. Idazlea eta soinu dokumentalista da. Madrilgo 8M asanbladako aktibista feminista da. Berea, isiluneei buruzko podcasta da. Bere ataletako batek, Basauriko 11z hitz egiten du.

Guatemalakoa da Amandine Fulchiron, eta bere herrialdeko memoriaren jaialdi artistikoen esperientzia partekatuko du.Feminista, terapeuta sozail eta komunitarioa, sendalaria, biodantzaria, formatzailea eta ikerlari soziala da Fulchiron, eta Guatemalako Actoras de Cambio taldearen sortzaileetako bat. Duela hogei urtetik, Guatemalan, Kolonbian eta orain Mexikon, gerran eta bake garaian sexu bortxaketa jasan duten emakume taldeei laguntzen die. Tejidos que lleva el alma eta Ley de mujeresen sortzailea da.

Izena eman behar da

Zoom plataformaren bidez egingo dira bi mahai inguruak. Hala ere teknologiarekin arazoak edo internetarik ez duten emakumeentzako Emakumeen Etxera gerturatzeko aukera eskainiko dute. Bai online, zein aurrez aurre parte hartzeko izena eman behar da aurretik 943 449 630 telefono zenbakira deituta edo e-postaz.

Azkenik, Errenteriako Udalak eta Berdintasun Kontseiluak bat egin dute Oreretako Asanblada Feministak deitu duen elkarretaratzearekin. Asteazkenean 19:00etan izango da Zumardian, Emakumeen indarkeria ez itxialdian, ez distantzian, ez inon, ez inoiz! lemapean. Gainera, mugimendu feministak balkoietan oihal moreak jartzera deitu du, eta elkarretaratzera gerturatzeko aukerarik ez dutenei, balkoietatik zarata egin eta kandelak edo linternak piztera deitu ditu.

Udalaren babesa

Otaegik gogoan izan ditu indarkeria matxista sufritzen duten emakumeak: “Egoerak bereziki zaildu du horien egoera; udal gisa gure apustua garbia da, haiek laguntzea, eta Emakumeen Etxea erreferentzia da horretarako. Oraintxe aholkularitza zerbitzua dute, bai legearekin lotuta, baita ahalduntzea lantzeko ere; bertan aurkituko dituzte, gainera, beharrezko tresnak eta udalaren baldintzarik gabeko babesa”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.