Koldo Almandozen 'Oreina' filma proiektatuko dute arratsaldean
Euskaraldiaren baitan, doako zinema proiekzioa eskainiko dute gaur 18:30ean Antxoko Kultur Etxean, Txintxua Filmsen eskutik.
Koldo Almandozen ‘Oreina’ (2018) filmaren doako proiekzioa egingo dute gaur, 18:30ean, Pasai Antxoko Kultur Etxean, Txintxua Filmsen eskutik. Egungo osasun egoera dela eta, nahitaez gonbidapenak aurretik eskuratu beharko dira honako esteka honen bitartez.
Pasaiako Euskaraldiaren baitan, egunero antolatu dituzte ekintzak herriko barruti ezberdinetan. Eskaintza osoa ikus dezakezu hemen klik eginez.