COVID-19aren eremu gorritik atera da Oiartzun, eta Lezo ateratzear da
100.000 biztanleko tasa 463ra jaitsi da Oiartzunen, eta Lezokoa 700dik beherakoa da jada. Azken herri horretan, atzo, kutsaturik ez.
Albiste baikorrak errepikatzen ari dira azken egunetan COVID-19aren garapenari dagokionez. Egunez egun badira kutsatuak Oarsoaldeko lau herrietan, baina aurreko asteetan baino askoz gutxiago dira. Horren seinale da Oiartzun koronabirusaren eremu gorritik atera dela (100.000 biztanleko tasa 500dik beherakoa du jada), eta Lezo ateratzeko bidean dela. Errenteria-Oreretan eta Pasaian tasak jaitsi bai, baina ez beste herrienak bezainbeste.
Atzo, Errenteria-Oreretan COVID-19agatik hamalau positibo gehiago atzeman zituzten, lau Pasaian, bakarra Oiartzunen eta Lezon ez zen infektaturik zenbatu.
Ondoko koadroan, Oarsoaldeko lau herrietako tasak, atzoko datuak kontuan hartuta:
- Errenteria-Orereta: 737,4 (igandean 764,8).
- Pasaia: 694,14 (igandean 700,14).
- Lezo: 589,72 (igandean 688,3).
- Oiartzun: 463,72 (igandean 521,69).
- Gipuzkoa: 826,69 (igandean 870,89).
Datu horiek eta beste hainbat Osasun Sailak gaur eman ditu, txosten baten bidez. Hori eskuratzeko klik egin hemen (PDF artxiboa da).