Goizane Alvarezen lekukoa hartuko du Montserrat Luis Canok gaurko plenoan
Udalbatzarra egingo dute gaur, eta lehen puntua da kargua hartzearena.
Goizane Alvarez Irijoa alderdi sozialistako zinegotziak kargua utzita, Montserrat Luis Canok hartuko du haren lekukoa gaur. Udalbatzarra egingo dute gaur, eta lehen puntua da kargua hartzearena. Errenteriarra da, 43 urte ditu Luis Canok, Beraun auzoan bizi da, magisteritzan diplomatua da, eta aniztasun funtzionala duten pertsonekin egiten du lan alderdi sozialistak azaldu duenaren arabera.
Udala ez da berria beretzat, barrutik ezagutzeko aukera izan du, 2015-2019 agintaldian zinegotzia izan baitzen. PSE-EEren bozeramaile Isaac palenciak eskerrak eman dizkio Alvarezi egindako lanarengatik, eta ongietorria egin dio Luisi, “bere ezagutza, lanerako gogoa eta Errenteriarekiko inplikazioa nabarmenak dira”.