Indarkeria matxista borrokatzera kalera aterako da LAB
Elkarretaratzera deitu du bihar 12:30ean Foru Plazan.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izango da bihar eta horren harira egitarau zabala eta protestak antolatu dituzte egungo pandemia egoerara egokituta. LAB sindikatuak ere, bat egin du protesta horiekin, indarkeria matxistarena, arazo “egiturazkoa” delako eta lan eremuan ere gertatzen delako, “ostalaritzan, lantegietan, garbiketan, etxez etxeko eremuan… Azken sektore hori da aurten erdigunera ekarri nahi duguna, etxez etxeko langileena”.
Indarkeria matxista identifikatu, salatu eta borrokatzera deitu du Langile Abertzaleen Batzordeak. Elkarretaratzera deitu du bihar 12:30ean Foru Plazan.