Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Konpromiso politiko argia behar dugu indarkeria matxistaren aurka"

Behar beharrezko baldintza da udalaren ustez, herriak eta hiriak bizikidetza seguru, solidario eta berdinzalerako gune gisa indartzea.

Zazpi udaltzain plaza atera ditu lehiaketara udalak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/11/24

Azaroaren 25aren harira, adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak. Ezinbestean, pandemiari begira jarri da adierazpenen horretan; izan ere, jakitun da, krisi testuinguru guztiek indarkeria matxista biderkatzeko eta ugaritzeko hazitegia direla. Horregatik, arreta jartzera deitu du beren etxeetan, lanetan eta bizi espazioetan bizirik irauteagatik indarkeriari aurre egiten ari diren emakume eta neskengan, “gizartearen aitortza eta elkartasun osoa merezi dute”.

Testuinguru horretan, isolamendua, babesgabetasuna eta ikusezintasuna saihesteko baldintza egokiak sortzeko lanean jarraitu beharra dagoela nabarmendu du, eta gogora ekarri ditu aurten indarkeria matxistak Euskal Herrian hil dituen lau emakumeak, “errealitate mingarri horrek gizarte gisa interpelatu egiten gaitu, lanean jarraitzeko eta mobilizatzeko konpromisoa hartzeko, horrela gerta ez dadin”.

Ez dela horrekin nahikoa argi du ordea, “gizarteak erakundeei eskatu die indarkeria matxista lehentasun politiko bihur dezala, eta konpromiso politiko argia behar dugu; zerbitzu publikoen eta erakundeen laguntza eta baliabide guztiak izateko garaia da, emakumeei beren askapen, berreskuratze, ahalduntze, eta autonomia prozesuetan laguntzeko garaia. Behar beharrezko baldintza da, gainera, gure herriak eta hiriak bizikidetza seguru, solidario eta berdinzalerako gune gisa indartu daitezen”.

Errenteriako Udalak konpromiso zehatzak hartu ditu. Hala, indarkeria matxista sufritzen duten emakumeen eskubideak arreta prozesu osoaren erdigunean jarriko ditu. eta Horretarako, hirugarren berdintasun planari begira indarkeriaren ardatzaren lanketa propioa 2021eko lehen hiruhilekoan prest edukitzera konprometitu da.

Behaketa hobetzea da beste konpromisoa, indarkeria egoeretan azkar jarduteko. Emakumeen ahalduntzea eta gazteen artean indarkeriaren prebentzioa lantzeko programak bultzatuko ditu, halaber, eta pandemia garaian sortu ziren tokiko zaintza sareak babestuko ditu. Pandemiak emakumeen pobretzean eta kalteberatasunean duen eragina aztertuko du, gainera, laguntza jarduera zehatzak diseinatu ahal izateko, eta genero ikuspegia txertatuko du diru sarrerak eta krisiaren beste eragin negatibo batzuk aritzeko neurrietan.

Erakundeen arteko elkarlana eta koordinazioa eskatzea da hartutako beste konpromisoetako bat.

Oreretako Mugimendu Feministak biharko deitu dituen mobilizazioekin bat egin du udalak, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu. Zumardian izango da elkarretaratzea 19:00etan.

Adierazpen instituzional osoa 2020-11-24-Erakunde adierazpena, Azaroak 25 irakur daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.