Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Nelly y el señor Arnaud', eta Rebordinos

Zineman film bat ikustea inoiz baino "konprometituagoa" den garaiotan, Errenteria-Oreretak kultura zinematografikoarekin betidanik izan duen lotura ekarri du gogora OzZinemak, eta memoria ariketa proposatu.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/11/24

2020. urtea pandemiak markatuta heldu bada ere, ospakizun handiko urtea ere bada. 700 urte bete ditu Errenteriak, hiribildu eratu zenetik, eta OzZinema zineklubak ere bat egin du ospakizun horren harira antolatutako ekintzekin. Bere ekarpena Errenteria-Oreretari, herritarrei, eta urteurren bereziari zinematik egin dio; ezin zuen bestela izan, eta atzera begira jarri da, “iragana ulertu, oraina onartu eta etorkizuna gizarte eta hiri zinemazale gisa erakusteko”.

Zineman film bat ikustea inoiz baino “konprometituagoa” den garaiotan, Errenteria-Oreretak kultura zinematografikoarekin betidanik izan duen lotura ekarri du gogora OzZinemak, eta memoria ariketa proposatu: “King Kong izeneko zinekluba izan zen herrian eratutako lehena eta Alameda  Zineman egiten zituen emanaldiak: kaligari heldu zen ondoren, eta On Bide zineman egiten zituen emanaldiak. Azkenik, OzZinema zinekluba heldu zen, eta Niessen zinemetan egiten ditu bere proiekzioak”.

700 urteko historian, kultura aurrera egiteko funtsezko osagaia da OzZinemarentzat, “eta gaur eskainiko dugun saioak herriko zinefiliaren historia ulertzen lagunduko du”. Horretarako, Jose Luis Rebordinios, Errenteria-Oreretako lehenengo zinekluba izan zen King kong klubaren sortzailea eta Donostiako Zinemaldiaren egungo zuzendariari film bat aukeratzeko eskatu zion OzZinemak; Claude Saudet zinemagile frantsesaren azken filma aukeratu du Rebordinosek: Nelly y el señor Arnaud, eta gaur 19:00etan izango den emanaldian aurkezpen lanak egingo ditu.

Nelly banandu berri da eta Arnaud ezagutu du ustekabean. Epaile erretiratua da Arnaud, eta Genevan bizi da haren emaztea beste gizon batekin. Seme-alabek ez diote hitz egiten. Arnaudek lana eskaini dio Nellyri, idatzi duen nobela eskuizkribua mekanografiatzea. Lan harremana aberasgarria izango da bientzat.

Sentimenduz betetako filma, desadostasuna eta maitasun ezintasuna adierazten saiatzen diren keinuz eta isilune esanguratsuz betea dago. Malkorik gabeko tristura, sinplea, sotila, fina, ahaztezina, dela film dio OzZinemak.

Emanaldia gaur, 19:00etan Niessen zinemetan eta doan. Gonbidapenak beharrezkoak dira bertaratzeko, eta horiek Niessen Kulturgunean jaso daitezke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.