Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bailara ezagutzen duten udaltzainak nahi dituzte EH Bildu eta Podemosek

2021eko Hautaketa Prozesu Bateratuaren aurkako bozka eman dute oposizioko alderdiek. Euskara hutsean mintzatu dira bi taldeak, Euskaraldiarekin bat eginez.

Pasaiako udal gobernuak baiezko boza eman zion 2021eko Hautaketa Prozesu Bateratuari.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/11/25

Euskaraldiaren baitan, Pasaiako udalbatzako alderdi guztiek, PSE-EEk izan ezik, atzoko bilkuran mintzaldiak euskara hutsean egiteko erabakia hartu zuten, hizkuntzarekiko konpromisoa berretsiz. Hautu hori ahoan, Ahal Dugu-Podemos eta EH Bildu alderdietako bozeramaileek hartu zuten hitza 2021eko Hautaketa Prozesu Bateratuaren aurkako bozka emango zutela azaltzeko.

Lehen taldeko Julen Rodriguezek alkateak Euskaraldiaren aldeko saiakerarekin bat egin ez izana mahai gainera atera zuen: “Gure taldeak proposatu zuen udalbatzarra euskara hutsean egiteko ahalegina egin zedin; zoritxarrez, alderdi sozialistaren ordezkaria ez zen etorri, hirugarren aldiz jarraian”.

Puntuarekin jarraituz, Rodriguezek adierazi zuen orain arte erabilitako formula ez dela eraginkorra izan, eta berriak bide bera jarraituko zuela sinetsiz, aurkako bozka emango zuela alderdiak.

Iraitz Pazosek euskara hutsean arituko zela argi utzi eta kudeaketa prozesu bateratuarekiko desados agertu zen: “Uste dugu bateratzeak Udaltzainek Pasaiarekin eta herritarrokin daukaten gertutasunean eragiten duela eta gertutasun hori galdu egiten dela, erkidegoko edonongo udaltzainak baitatoz hemen lan egitera”.

Egoera horrek, Pazosen ustez, gorabeherak sor ditzake Udaltzaingoaren egonkortasunean, horiek “joan etorrian” baitabiltza urte osoan zehar: “Ez dugu ulertzen zergatik goazen akats berdina errepikatzera, ikusten ari garenean Udaltzainak berandu datozela eta gestioa ez dela ona”, gainera, uste dute prozesua hala planteatzeak ez duela aurrekontua bereziki merkatzen ere.

Lore Suarez zinegotzi sozialistak erantzun zuen efizientzia kontua zela prozesua hala egiteko erabakia hartzea, eta horren aurrean iritzi ezberdinak egon badaitezke ere, prozesu bateratua egitea ez dela udaltzainen mugikortasuna areagotzeko arrazoia.

Barne hautaketa bat egiteak ez luke bermatuko langileak hemengoak izatea, Pasaiako Udaltzaingo kargua edonongoa den norbaitek har baitezake, betiere hizkuntza betekizunak konplitzen baditu: “Jarrera batzuk arrazoiekin argudiatzen dira, eta beste batzuk aitzakiekin”.

Pazosek nabarmendu zuen aipatutako mugikortasun arazoez gain, badela beste pisuzko arrazoi bat: “Gestioa bertan egin behar dugu, bertakoa izan behar da, nolabait Oarsoaldeko gestioa egitea defendatuko genuke, horrek ematen baitu aukera aurkezten diren agenteek behintzat bailara ezagut dezaten”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.