Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Indarkeria matxista identifikatu, salatu eta borrokatzera deitu du LAB-ek

Sindikatuak Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak jarri ditu erdigunean.

LABen elkarretaratzea Foru Plazan Azaroaren 25aren harira.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/11/25

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean kalera atera dira Oarsoaldeko LABeko delegatuak. Identifikatu, salatu eta borrokatzea ezinbestekotzat jo dute, indarkeria matxista, egiturazkoa dela nabarmenduta, “indarkeria matxista bizitzako esparru guztietan gertatzen da; ez da eremu pertsonal edo pribatukoa, edo bi pertsonaren artekoa, ezta gaixo batzuen ekintza ere. Sistema patriarkalak emakumeok eta sexu genero arauarekiko disidenteak garen pertsonak egokitu nahi diguten mendeko lekuan mantentzeko duten moduetako bat da”.

Lan eremuan ere izaten da indarkeria matxista; ostalaritzan, lantegietan, udaletan, garbiketan, Eusko Jaurlaritzan, nekazaritzan, etxeko lanean, adinekoen egoitzetan, supermerkatuetan, edozein bulegotan, merkataritzan, garraioan, etxez etxeko laguntzan, baita sindikatuetan ere, LABek gaur salatu duenez, “gure apustua indarkeriaren erreparazioa, ez zigortzailea eta erantzukizun komunitarioa da”.

Sindikatuak Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak jarri ditu erdigunean. Zerbitzu sozialetan azpikontratatutako beste sektoreetako bat da hori, “udalak diru publikoarekin finantzatzen du, eta enpresak etekinak ateratzen ditu, negozio biribila”.

Prekarietatea dela nagusi sektore horretan nabarmendu dute gaurko elkarretaratzean, “ez dute herrialdeko hitzarmenik,  jardunaldiak partzialak dira, ez dute beraien osasuna bermatuko duen neurririk, lan karga eta erritmo handiei egin behar diete aurre, eta egoera honek zuzenean eragiten du zerbitzuan”. COVID-19aren pandemiaren testuinguruan, langile horien egoera prekarioagoa bihurtu da, eta LAB sindikatuak gogor salatu du “merkantilizazioan oinarritutako sistemak” porrot egin duela eta instituzioek ez dutela ezer egin “muturreko” egoera hori aldatzeko.

Egoera iraultzea ezinbestekotzat jo dute bildutakoek, eta horretarako, lehenik eta behin langileen ratioak handitu eta herrialdeko hitzarmena sortu behar direla nabarmendu du sindikatuak, eta lehenbailehen egin behar dela gainera; horrekin batera, ezinbestekotzat jo du zerbitzua publifikatzea eta egungo antolaketa goitik behera aldatzea.

Emakumeen bizitzaren prekarizazioa etengabea dela esan du haserre sindikatuak, “eta egoera honetan intentsitate handiagoarekin gertatzen ari da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.