Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Oilasko hegalak' albuma aurkeztu dute Eider eta Arrate Rodriguez ahizpek

Erein argitaletxearekin publikatu dute literatura eta arte plastikoak "dialogatzen" jarri dituen proiektuaren emaitza.

Oilasko hegalak albuma aurkeztu dute gaur Eider eta Arrate Rodriguez ahizpek. Argazkia: Erein Argitaletxea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/11/25

Oilasko hegal batzuk ezin dutela hainbesterako eman pentsa dezake bateren batek, baina sormen iturri bilakatu dituzte Eider eta Arrate Rodriguez ahizpek eta gaur aurkeztu dute emaitza. Oilasko hegalak albuma aurkeztu dute gaur, Erein argitaletxearekin publikatu dute literatura eta arte plastikoak “dialogatzen” jarri dituen proiektuaren emaitza.

Idazle errenteriarrak aitortu du badirela urte batzuk istorio horren haria trabatu zitzaiola; beti izan omen du oilasko hegalak jaten zituen ama bati buruz zerbait idazteko gogoa. “OIlasko errea, familia normatibo bat haren inguruan eta ama bat soberan gelditutako hegalak jaten”. Hortik abiatuta sortu dute albuma; Eiderrek hitzak jarri ditu, istorioa josi, eta ilustrazio bidez batu dio kontaketa Arratek. Albumek zailtasun bat dutela aitortu du Eiderrek, “istorio zailak sinpleki kontatzea, irudi txikien bidez mundua azaldu. Hitz gutxitan dena esan”.

Bi ahizpek elkarlanean sortu duten albuma bi ahizpa dialogatzen jartzea ere izan da idazlearen esanetan, “Arrate Mexikon baitzegoen eta ozeano bat zein handia izan daitekeen orduan konturatu bainintzen. Lotu gaituen harietako bat izan da proiektua. Baina hegan egiteko ametsa eta beldurra ere atera da albumera; eta azkenik, bidaia ere badago”.

Arraterekin lan egitea plazera izan dela aitortu du Eiderrek, “oso haragizkoak dira sortu dituen pertsonaiak, eta paisaiak usaindu egin daitezke, horien tenperatura sumatu. Indartsuena, hala ere, emozio sortzaile direla da”.

Sentitzeko sortua dela albuma erantsi du idazleak, “haserrea, bakardadea, berekoikeria, askatasuna, elkartasuna, maitasuna….”baina hausnartzeko ere pentsatuta dagoela dio, “haur zein gurasoentzat, bakarka edo familian”. Finean familiako kideek osatzen duten ekosistema beste begi batzuetatik ikusteko gonbita omen da Oilasko hegalak, eta posible balitz askatasun gogoa piztu nahi du idazleak irakurlearengan, “katarsi domestiko txikiak sortu. Zaila dela jakinda ere, beharrezkoa ere badelako”.

Liburua salgai dago 15 euroan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.