Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

[Galeria] "Guztion ostalaritzaren" SOS deia, inoiz baino ozenago

Instituzioei erreskate plana eskatu eta bihotzez eskerrak eman dizkiete elkartasuna adierazi dieten bizilagunei: "Behar zaituztegu".

Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/11/28

Gaur arratsaldean ordubetez gelditu da mundua, ostalarien aldarriak aditzeko; literalki, zirkulazioa etenda egon da tarte luze batez, hainbeste izan baitira gaur arratsaldeko elkarretaratzearekin bat egin dutenak, non Errenteria-Orereta osoa aldez alde hartu duten, Zumarditik abiatuz eta plazan bertan amaituz: ilaran lehenek bira amaitzen zutenean, azkenak oraindik irteten ari ziren hasiera puntutik.

Norbanakoek ireki dute bidea, ostalarien egoera latzari konponbidea emateko eskaerak oihukatuz. Hornitzaileek jarraitu diete, euren banaketa ibilgailuen barrutik argiak eta klaxonak dardaraziz.

Itzuleraren amaieran Zumardian manifestu bat irakurri dute politikariei irtenbideak exijituz: “Dagoeneko ez dugu laguntzarik eskatzen, sektore osorako erreskate-plan bat eskatzen dugu. Presazkoa. Orain”. Honakoak behar dituzte:

  • Sektorearentzako laguntzak, ez bakarrik epe laburrekoak, epe ertainekoak eta luzekoak ere.
  • ABEE-ak %100ean ematea langile guztiei.
  • Establezimenduen hipoteka eta alokairuetarako plana.
  • Presio fiskala murriztea udal tasetan.
  • Zerga eta tasen ordainketatik salbuestea, fakturazioaren beherapenaren proportzioan, bai eta itxiera osoko epeen salbuespen osoa ere.
  • ABEE egoeran dauden langileei ordainketak garaiz egingo direla bermatzea, eta hauek onartzeko izapideak arintzea.
  • BEZaren aldi baterako murrizketa.

Ez dute diskurtsoa amaitu nahi izan bertaratutakoei esker ona adierazi gabe, bederatzi hilabete hauetan erakutsitako elkartasunagatik: “Baina, unerik latzenetatik ere alde positiboak ateratzen dira, eta gu, sektore honetako partaide garen guztiok, harro eta eskertuta gaude garai luze honetan jaso ditugun maitasun eta kezka adierazpenengatik. Milioika izan dira!”.

COVID-19ak mezu argi bat utzi du ostalaritzan: “Pandemia horrek zerbait irakatsi badigu, ostalaritza guztiona dela da. Gure bizitzeko eta harremanak izateko eraren parte dela. […] Horregatik, mesedez eskatzen dizuegu, jarrai dezazuela gu babesten. Behar zaituztegu”.





Erlazionatutako edukiaDuintasuna eta erreskate ekonomikoa eskatzeko manifestaziora deitu dute ostalariek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.