Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Herriko establezimenduetan gutxienez hamar euro gastatu, eta aurreztu

Herriko etxebizitza guztietara bidaliko ditu erosketa bonuak udalak, posta arrunt bidez. 18-35 adin tartekoek, lau bonu estra izango dituzte.

Iztietako Diputazio plazan aurkeztu dute kanpaina.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2020/11/30

COVID-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko Bizi Errenteria txoke planaren barruan, Erosketa Bonuen bigarren kanpaina abian izango da abendu hasieratik 2021eko urtarrilaren 31ra arte. Kanpaina horren barruan, herriko etxebizitza guztietara erosketa bonuak bideratuko dira, herriko establezimenduetan erabil daitezen (dendak, zerbitzuak, ostalaritza guneak…). Bonuak, Bizi Errenteria programarekin bat egin duten merkataritza, zerbitzu, ostalaritza, jatetxeetan erabil daitezke, baita zuzenean publikoari saltzeko baimena edo parekoa duten nekazaritzako erregimen bereziko saltokietan ere.

Bonuen erakargarritasuna, honakoa: herrian ondasunak edo zerbitzuak erosterakoan, erosketa hori gutxienez 10 eurokoa bada, bost euro aurrez daitezke bonu horietako bat erabiliz. Adibidez: zapata denda batera joan, eta 20 euroko erosketa egiten bada, bonua erabili eta 15 euro pagatu beharko ditu herritarrak. Adi: bonuak bateratzeko aukera dago. Baina aplikatutako hobariak ezingo du gastu osoaren %50 gainditu. Adibidez: zapata denda batera joan, eta 20 euroko erosketa egiten bada, ezingo dira hiru bonu (15 euroko hobaria litzateke) erabili, gastu osoaren %50 gainditzen duelako hobariak.

Herriko etxebizitza bakoitzera bidaliko ditu udalak bonuak posta arrunt bidez. Lau txartel, bizikidetza unitatearentzat izango dira. Eta beste lau, etxe bakoitzean bizi diren 18-35 adin tarteko gazteentzat (2002 eta 1985 urteen artean jaiotakoak, biak barne). “Gazteei bonu estrak bidaltzearen arrazoia da eurak direla online erosteko joera handiena dutenak eta, horregatik, bereziki eragin nahi da haiengan herrian eros dezaten”, zehaztu du udalak.

Aurrezte bonuen bigarren kanpaina honetarako 461.620 euro bideratu ditu udalak. Gaur eman dituzte xehetasunak, Iztietako Diputazio plazan egindako agerraldian. Bertan izan dira udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak, baita herriko merkatari eta ostalariak ere.

Saltokiak
Bonuen lehen kanpainan herriko 235 establezimenduk eman zuten izena. Horiek mantendu eta handitu nahi ditu udalak. Horretarako nahikoa da formulario bat betetzea. Klik egin hemen eta hara joateko aukera dago. Lehen kanpainan parte hartu zutenek ez dute bete behar berriro formularioa.

Oraingoz egitasmoaren zati diren establezimenduen zerrenda Bizi Errenteriaren webgunean ikus daiteke. Ziur zerrenda hori handitzen joango dela. Inork zalantzari balu, telefono zenbaki hauetara dei dezake xehetasun eske: 010 (Errenteriatik) edo 943 44 96 00.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.