'Jumalezo' erabiltzailea, HITZAren Euskaraldiko Egunean Behinen irabazle
Saridunek HITZArekin jarri behar dute harremanean sariak eskuratzeko. Orotara, 172 partaide izan ditu Euskaraldiko HITZAren taldeak.
Astebetez, hilaren 23tik 29ra, egin du HITZAk Euskaraldiarekin lotutako Egunean Behin jokoaren lehiaketa. Astebeteko lehia estuaren ondoren, jada ezagunak dira irabazleak. Haiek jokoan erabiltzen dituzten izenak bai, behintzat. HITZAk hitzartutakoaren arabera, lehen hirurek sariak eramango dituzte, eta laugarren batek ere jasoko du oroigarria, zozketa bidez. 172 partaide izan ditu taldeak. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Hortaz, hemen HITZAren Egunean Behin jokoaren irabazleen koadroa:
- ‘Jumalezo’ erabiltzailea, 562,32 punturekin. Saria: Idoia Beratarbideren lamina, Realeko erretilua, HITZAren 15. urteurreneko arropa, eta Pagoako garagardo kaxa.
- ‘Aitrol ‘erabiltzailea, 554,11 punturekin. Saria: Idoia Beratarbideren lamina, Realeko erretilua, HITZAren 15. urteurreneko arropa.
- ‘Ustaritz’ erabiltzailea, 553,81 punturekin. Saria: Realeko erretilua, HITZAren 15. urteurreneko arropa.
- Zozketa bidezko saria: ‘Jbarandi’ erabiltzailearentzat. Saria: Antton Kazabonen liburua.
HITZAk, irabazleen erabiltzaile izenak bakarrik ditu. Hortaz, sarien irabazleei eskatu nahi diegu gurekin harremanetan jar daitezen saria jaso ahala izateko (sariak HITZAren erredakzioan jaso behar dira: Irun kalea 8, Errenteria-Orereta). Harremana egiteko bideak:
- Telefonoz: 678 687 125 telefono zenbakira deitu.
- Posta elektronikoz: hemen klik egiterakoan azalduko den helbidera idatzi.