Estalpean nahiz aire librean kirola egiteko ekipamendu berriak jarri dituzte
Makinak Ibaiondo frontoiaren inguruan instalatu dira. Kanpoaldean bizikletak konpontzeko, aparkatzeko eta garbitzeko gune berriak ere egokitu dira.
Ibaiondo frontoiaren barruan instalatutako kirol ekipamendu berriak. Ibaiondo frontoiaren kanpoaldean nahiz barneko eremu estalian ariketa fisikoa egiteko ekipamendu berriak instalatu ditu Pasaiako Udalak. Horrez gain, bizikletak konpontzeko, aparkatzeko eta garbitzeko gune berri bat egokitu da.
Honako makina hauek instalatu dira Ibaiondo frontoiaren barne nahiz kanpoaldean: pedalak, bizikletak, hanketarako prentsak, zaldizkoak eta bakarkako ibilgailu eliptikoa. Tresnak erabili ahal izango dituzte 1,40 metrotik gorako altuera duten guztiek.
Ekipamendu horiez gain, frontoiaren kanpoaldean gune bat ahalbidetu dute herritarrek bizikleten mantentze lanetarako kit bat eskura izan dezaten. Elementu hauek daude bertan: balbula ugariko egokigailua duen puzgailua, bihurkin laua, izar formako bihurkina, gurutze formako bihurkina, allen giltzak, giltza finkoa, giltza ingelesa eta desmuntagarriak.
Halaber, bizikletak garbitzeko puntua ere sortu dute eta herriko gune estrategiko batzuetan bizikletentzat lau aparkaleku berri jarri dira, kokaleku horiek bizikleten erabileraren intentsitatearen arabera aukeratuz.
