Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Lezoko gobernu taldeak hark aurkeztutako aurrekontuak onartu ditu

COVID-19aren eraginari aurre egiteko bi ereduren arteko eztabaida izan zen osteguneako udalbatzarrean. Bost mozio onartu ziren.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2020/11/30

Ostegunean egin zuten 2021eko udal aurrekontuak eztabaidatzeko udalbatzarra Lezon. Gobernu taldeak mahaiaren gainean bere proposamena jarri zuen, eta onartu. EH Bilduk hemezortzi emendakin aurkeztu arren, ez zen bat bera ere onartu. Beraz, EAJren eta PSE-EEren zazpi zinegotzien aldeko botoarekin, eta EH Bilduren kontrakoekin (sei zinegotzi), udal gobernuak landutako aurrekontu proposamena atera zen aurrera. Hori horrela, 8,8 milioi euroko aurrekontua izango du udalak 2021ean, 2020an baino 40.000 euro txikiagoa.

Bi eredu kontrajarri azaldu ziren udalbatzarrean, COVID-19aren krisia erdigunean jarrita.

Udal gobernuak, koronabirusak eragindako kalteei aurre egiteko laguntzak “momentuko beharren arabera” indarrean jarriko direla jasota du aurrekontuen agirian, “pandemiaren bilakaeraren araberakoak” izango dira neurriak, neurri zehatzik aipatu gabe. Laguntza horiek kreditu globalaren eta gerakinen bidez finantzatuko dira. Lankidetza eskatu zuen gobernu taldeak “sor daitezkeen beharrei erantzuteko”. Udal diru laguntzei aldundiarenak eta Jaurlaritzarenak batuko zaizkiela zehaztu zuten gobernukideek.

EH Bilduk neurri zehatzak plazaratu zituen plenoan. Koalizioaren ustez, onartutako aurrekontuek “COVID-19aren pandemia eragiten ari den osasun krisi, krisi ekonomiko eta soziala existitzen ez ziren urteetako” egitura berbera dute, eta haiek aurkeztutako emendakinen asmoa zen “bizi dugun egoerari ahalik eta hobekien erantzuteko eta digun ahuldadeak eta gabeziak konpontzeko bidean jartzeko” tresnak ematea herritarrei. Hau da, aurrekontuetan koronabirusaren eraginari aurre egiteko diru partida zehatzak eskatu zituzten, eta filosofia horrekin aurkeztu zituzten emendakin bateria. “Ez du zentzurik aurreko urteetako aurrekontu egiturari eusteak, eta are sortu diren beharrei erantzuteko egitasmo berririk ez egotea definituta aurrekontuan”.

Edonola ere, gobernu taldeak EH Bilduren emendakinak aztertzeko konpromisoa hartu zuen.

Mozioak

Aurrekontuan gaiaz gain, bost mozio izan zituzten hamahiru zinegotziek aztertzeko. Honakoak:

  • Lehenak Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira aurkeztutakoak izan ziren. Udalbatzak EUDELen adierazpen instituzionala, EH Bildurena mozioa eta PSE-EEk aurkeztutakoa onartu zituen.
  • Euskararen Egunari lotuta, EH Bilduren mozioa eta EUDELen adierazpen instituzionala onartu ziren.
  • Mendebaldeko Sahararen egoeraren gaineko mozioak aurkeztu zituzten EH Bilduk eta PSE-EEk. PSE-EErena atera zen aurrera.
  • EH Bilduk, Jaione Jauregi lezoarraren atxiloketaren inguruko mozioa ere aurkeztu zuen. Aurrera atera zen.
  • Amaitzeko, motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei laguntzeko, biktima horien erreparazioa eta aitorpena tramitatzeko Egia Zor fundazioak aurkeztutako mozioa onartu zen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.