'Lur eta Amets' filma eskainiko dute larunbatean Juanba Berasategin
Pasaiako Zinema Txikiari asteburu honetan (abenduaren 5ean) emango diote hasiera 17:30ean Donibaneko aretoan eskainiko duten filmarekin.
Larunbat honetan, abenduaren 5ean, 17:30ean Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan ‘Lur eta Amets’ filma eskainiko da Pasaiako Zinema Txikiaren baitan. Hilaren 21ean eskaintzea zegoen aurreikusita, baina, bertan behera geratu zenez, asteburu honetara atzeratu dute hitzordua.
Edukiera mugak direla eta, izena eman beharko da aurrez hemen klik eginez.