Trintxerpe-San Pedroko ludoteka barrutik berritzeko lanei ekingo zaie bihar
Lanak abenduaren 1ean hasiko dira, joan den urtean hasitako birgaitze obrei jarraipena emanez. Altzariak eguneratzea egiteke geldituko da.
Abenduaren 1ean hasiko dira Trintxerpe-San Pedroko ludoteka modernizatzeko eta birgaitzeko lanak. Arrantzaleen Auzoan dago kokatua eraikinean materialak berritzeaz gain, argiztapena, ekipamenduak, irisgarritasuna ere hobetuko dira.
Aurrekontu arrazoiengatik, lanak bi fasetan egitea aurreikusi zen:
- Lehen fasea: 2019an, 4 eta 8 urte bitarteko haurrei eskainitako beheko solairua birgaitu zen.
- Bigarren fasea: 2020ko benduaren 1etik aurrera egingo da, eta bigarren solairua eta eskailerak berrituko dira. Binilo zoladura autosostengatzailea ere ezarriko da, argiztapen, pintura eta arotzeria lanak egingo dira eskaileretan nahiz bigarren solairuko geletan.
Hirugarren fase batan, ludoteka berritzeko lanei amaiera emateko, altzariak eguneratzea geldituko da egiteke.