Itxita egongo dira astelehenean Trintxerpe eta Antxoko HAZ bulegoak
Pasaian zabalik izango den Herritarren Arreta Zerbitzuko bulego bakarra Donibanekoa izango da, 9:00etatik 14:00etara.
Donibaneko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa zabalik izango da. Pasaiako Udalak jakinarazi du datorren astelehenean (hilak 7) Antxo eta Trintxerpeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak itxita egongo direla. Egun horretan zabalik izango den bakarra Donibanekoa izango da, (Donibane kalea 19), 9:00etatik 14:00etara.
Hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik bertaratzeko asmoa dutenek, 943 34 40 34 telefonora dei eginez.
