Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lau miloi euro lehentasunezko lau proiektu ziurtatzeko

Pontika auzoan aparkalekua egin, Kaputxinoetako Cristobal Gamon eta Agustinetako Markola ikastetxeetako jolastokiak estali eta Beraungo Sarriegi plaza berrurbanizatzea dira lehentasunak.

Gaur aurkeztu dute proposamena. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/12/03

4.000.000 euroko inbertsioak egiteko proposamena aurkeztu du Errenteriako Udalak. Gaur egin dute agerraldia, udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztien bozeramaileek. Bizitzaren beste arlo guzietan izan duen bezala, udalaren aurrekontuengan ere eragina handia izan du COVID-19ak; gora egin dute herritarren oinarrizko beharrek, eta diru sarrera nagusiek, berriz, behera egin dute. Hala ere, egoera hori izanagatik,  apustu estrategikoak egiten jarraitu behar dela sinistuta dago udala, eta bide horretan proposamen zehatza egin du gaur: lehentasunezko lau proiektu bermatzeko lau miloi euroko inbertsioa proposatu du. Auzo ezberdinetan aparkaleku, berrurbanizazio eta ikastetxeetako jolas parkeak estaliko ditu diru zati horrekin.

Udal aurrekontuak funtsezkoak diren behar eta proiektuetara bideratzearekin batera, 2019-2023 agintaldi planean jasota dauden hainbat proiektua daudela nabarmendu dute gaurko agerraldian: “Udalak lehentasunez bermatu nahi ditu herriari eta herritarrei eragingo dien onurarengatik”. Horrela, datozen hiru urteei begira, Errenteriako Udalak konpromiso kreditua batzuk onartzeko proposamena eramango du hilaren 9ko udal batzarrera. Proposamen horrek, udalbatza osatzen duten talde politiko guztien babesa izango du.

Honakoak dira udalak bermatu nahi dituen proiektuak. Lehenengoa, Pontika auzoan aparkalekua egiteko proiektua da. Auzo elkartearekin elkarlanean egindako lanketaren ondotik kreditu konpromiso berri bat eramango dute plenora datorren asteartean. Orain arte zegoena bertan behera utzi, eta iraunkorragoa eta ekonomikoki doituagoa dagoen proiektu bat garatzeko. 180 plaza izango dituen hiru pisuko aparkalekua egingo dute, pisuko 60 plaza. Proiektua gauzatzeko hiru urtean aurreikusitako partidak honakoak dira: 2021ean 400.000 euro; 2022an, 1.600.000 euro; eta 2023an, 400.000 euro. Guztira, beraz, 2.400.000 euroko inbertsioa hiru urtean.

Bermatu nahi dituzten beste bi proiektuak Kaputxinoak auzoko Cristobal Gamon Ikastetxeko eta Agustinetako Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko jolas parkeak estaltzea da. Horretarako, 2021ean 500.000 euroko diru zatia bideratuko dute Cristobal Gamon ikastetxean laank egiteko; eta 2022an, beste hainbeste, Markola eraikinekoak egiteko. Bi ikastetxeetako lanak egiteko, beraz, 1.000.000 euroko inbertsioa egingo du udalak bi urtean.

Laugarren lehentasunezko proiektua, Sarriegi Plaza. Beraungo espazio publiko hori hobetzearekin batera, plaza horren azpian dauden garajeen konponketa modu eraginkor eta egokian gauzatzea ahalbidetuko dute lanek. Isidro Ansorena kaleko aparkalekuen erabiltzaileen elkarteko kideek egin beharreko obra eta jarraian udalak egin behar duena behar moduan koordinatuko dute.

Plaza hori berrurbanizatzeko 600.000 euroko konpromiso kreditua hitzartuko du udalak horretarako, 2021. urtean 500.000 euro eta 2022. urtean, 100.000 euro.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.