Oarsoaldea osoa, COVID-19aren eremu gorritik kanpo
Oarsoaldea osoan hamaika kutsatu gehiago atzeman zituzten atzo: zazpi Errenteria-Oreretan, hiru Pasaian, bakarra Lezon eta bat bera ere ez Oiartzunen.
Oarsoaldeko lau udalerriak COVID-19aren eremu gorritik kanpora daude, atzoko kutsatzeak, aurreko egunekin alderatuta, gutxi izan zirelako: zazpi gehiago Errenteria-Oreretan, hiru Pasaian, bakarra Lezon eta bat bera ere ez Oiartzunen (beheko koadroan daude tasa eguneratuak).
Osasun Sailak Bizkai, Araba eta Gipuzkoan koronabirusa atzemateko 9.656 proba egin zituen atzo (PCRak eta antigenoenak). Horietatik 632k eman zuten positibo, egindako guztien %6,5ek.
Jarraian, Oarsoaldeko herrietako tasak, atzoko datuekin:
- Pasaia: 478,73 (asteartean 508,65).
- Lezo: 393,31 (asteartean 393,31, ez da aldatu)
- Errenteria-Orereta: 388,63 (asteartean 428,49).
- Oiartzun: 212,54 (asteartean 241,52).
- Gipuzkoa: 505,16 (asteartean 538,21)
Datu horiek gaur eman ditu Osasun Sailak txosten bidez. Agiri hori osotasunean ikusteko, klik egin hemen.