Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ez dute hutsik egingo Lezon
Pailazoen ikuskizuna urtarrilaren 5ean izango da, Bekoerrota kiroldegian. Edukiera mugak daude. Sarrerak jada salgai jarri dituzte.
Lezoko Gabonetan ohitura da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Lezon ikuskizuna ematea. 2021ean ere hala izango da. Azken urteetako usadioari jarraiki, Errege Egunaren bezperan (urtarrilaren 5ean) euren azken lana aurkeztuko dute Bekoerrota kiroldegian, Amaren intxaurrak. 12:00etan hasiko da emanaldia.
Koronabirusak sortutako osasun egoera larrialdiagatik Bekoerrotako aforoak muga izango du Lezoko Udalak adierazi duenez, edukiera txikiagoa izango du. Bertara sartuko diren pertsona guztiek sarrera beharko dute, ikusle bakoitzak aurrez esleitutako eserlekua izango duelako. Kiroldegiaren barruan COVID-19aren kontrako beste hainbat neurri ezarriko dira.
Ikuskizunerako sarrerak Lezoko Udalaren webgunean nahiz Kultura Sailaren bulegoan daude salgai, zortzi euroan.