Zaintza Sareak ospitale botikak behar dituztenei etxera eramango dizkie
Sarearekin harremanetan jartzeko udalaren 943 449 600 edo 010 telefono zenbakietara deitu beharko dute interesdunek, udala izango baita beharrak jaso eta antolatuko dituena, eta Errenteriako Babes Zibilak banatuko ditu.
Errenteria-Oreretako zaintza Sare Publiko komunitarioak ospitale botikak behar dituztenei arriskurik gabe eskuratzen laguntzeko iniziatiba jarri du martxan. Hala, mota horretako sendagaiak behar dituzten pertsonei etxean jasotzeko aukera eskainiko die sarek. Sarearekin harremanetan jartzeko udalaren 943 449 600 edo 010 telefono zenbakietara deitu beharko dute interesdunek, udala izango baita beharrak jaso eta antolatuko dituena, eta Errenteriako Babes Zibilak banatuko ditu.
Zaintza Sare Publiko Komunitarioa kalteberen diren herritarrak babestera bideratutako iniziatiba da, eta elkarlanean aritzen dira udala eta boluntarioak.