Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaIngurumenaKultura

Etxe ondoko naturaz, museoez eta gastronomiaz gozatzeko planak

Oarsoaldea Garapen Agentziak orotariko egitasmoak proposatu ditu, eskualdeko bizilagunek familian, lagunartean nahiz bakarrik goza dezaten asteburu luzeaz.

Familian asteburu luzeaz gozatzeko planak proposatu ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak.
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/12/04

Oarsoaldea Garapen Agentziak naturarekin, kultura eta historiarekin, nahiz gastronomiarekin lotutako orotariko planak proposatu ditu eskualdeko biztanleek zubi honetan zehar inguruko altxorrez gozatzeko aukera izan dezaten. Honakoak dira horietako batzuk:

  • Lezo-Altamira-Bordatxo ibilbidea
    Oinez zein bizikletaz egin daitekeen 3,4 kilometroko ibilbide erraza eta malda gutxikoa. Bekoerrota kiroldegian hasten da eta bertan ibilbidearen planoa aurkituko dute ibiltariek. Bideak Lezoko Altamira auzoa eta Herriondo bailara zeharkatzen ditu, Lezoko baserri gunea hain zuzen, herriaren eta Jaizkibel mendiaren ikuspegi bikainak eskainiz. Paseo atsegina eta edonorentzat gomendagarria.
  • Orientazio ibilbidea Aiako Harria Parkean barrena
    Mapa esku artean,  orientazioa probatzeko eta ibilbidea osatzeko pista jokoa jarraitu beharko dute familiek. Guztira lau ibilbide dira, luzera eta zailtasun desberdinekoak, Barrengoloiako (Errenteria) atsedenlekutik abiatu eta Aiako Harriko Parke Naturalean murgiltzen direnak. Planoak Errenteriako Turismo Bulegoan jaso daiteke.
  • SL-GI 1007 Arditurrira bira
    3,3 kilometroko ibilbide hau egiteko Arditurriko (Oiartzun) meatze gunera gerturatu beharko dira ibiltariak. Puntu horretatik abiatuz, ibilbide zirkularraren marka zuri eta berdeei jarraitu eta, hala, meatze paisaia ikusgarria ezagutuko dute. Esploratzaileen moduan sentitu eta garai bateko meategien sarrerak ikusi ahal izango dituzte, baita bidean mineralak bilatu ere. Bidean ur-kanal bat, putzuak eta ur-jauzi txikiak ikusi ahalko dira.
  • Pasaiako puntetako bidea
    Pasai Donibaneko Bizkaia auzotik abiatu eta zubi etxez eta eraikin historikoz osatutako kale harriztatuan barrena doan bidea da, Donibaneko hirigune historikoa gurutzatuz. Bonantzako elizatik aurrera, bideak Pasaiako Badiaren sarrerara eramango ditu familiak, eta han bokalearen bi aldeetan dauden itsaslabarrak ikusiko dituzte. Bidearen amaieran, Alabortza kala dago, atseden hartu eta paisaiaz gozatzeko egokia.

Haurrekin egiteko ibilbide gehiago aurki daitezke hemen.

Etxe ondoko museoak
Zubi honetan zehar, eskualdeko museoak zabalik egongo dira eta ekintza berezi ugari prestatu dituzte. Hona hemen horietako batzuk:

  • Pasaian, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa. Bihar (larunbata) ekoaktibitate bat antolatu dute, ‘Kostaldea ikertzen’ izenpean: Murgita senadia. Igandean, 12:00etan, itsasontzian igo eta Jaizkibelgo itsaslabarrak ikusteko itsasoratzea proposatzen dute. Astelehenean antxoa kontserba tailerra egingo dute, eta gainera etxera eraman ahal izango du norberak prestatutakoa. Azkenik, igandean, ‘Itsas Hondakinen Arrantza’ ekoaktibitatean parte hartzera gonbidatu dituzte interesdunak. Erreserbak 619 81 42 25 telefono zenbakira deituz egin daitezke, edo e-postaz idatziz.
  • Albaola Itsas Faktoria. Lasunbaterako egin duten proposamena familia osoarentzat da: ontzi txiki bat eraikitzeko tailerra. Gainera, Albaola irekita egongo da zubian, beti ere aldez aurreko erreserbarekin. Faktoriara itsasontziz joan beharko da, sarreraren prezioan sartuta dagoen zerbitzu hori. Erreserbak: 943 39 24 26 telefono zenbakira deituz edo e-posta bidez egin daitezke.
  • Fanderiako Errota. Errotaren funtzionamendua ezagutu eta ibai ondare nahiz kulturari buruz gehiago jakiteko bisita gidatuak eskainiko dituzte. Erreserbak 943 49 45 21 telefono zenbakira deituz edo e-postaz egin daitezke.
  • Jantziaren Zentroa. Errenteriako hirigune historikoan, Kapitainenean, Jantziaren Zentroak bere ateak irekiko ditu asteburuan eta jai egunetan, eta mugitu gabe bidaiatu ahal izango du bertaratzen denak modaren historia ezagutzeko eraikin historikoaren barruan. Erreserbak 943 49 45 21 telefono zenbakira deituz egin daitezke, edo e-postaz idatziz.
  • Arditurri Meatze Gunea. Zabalik egongo da asteburuan, ohi bezala, eta baita hilaren 8an ere. Meazulo barruan egiten diren bisitez gain, igandean familian egiteko plana eskaini dute: ‘Iparra galdu gabe’ jarduera. Bisitariek Arditurri parketxetik irten beharko dute, inguruan hainbat froga bilatzeko. Erreserbak: 943 495 069 / 688 895 068 / arditurri@gipuzkoanatura.eus.
    Oiartzundik irten gabe eta Arditurriko Bide Berdea jarraituz, Luberri, Ikasgune geologikora iritsiko gara, abenduaren 5ean zabalik izango delarik. Erreserbak: 943 26 05 93 telefonoaren bidez edo e-postaz egin daitezke.
  • Soinuenea Herri Musikaren Txokoa. Ateak irekiko ditu zubian zehar, hilaren 5etik 8ra. Erreserbak 943 49 35 78 telefono zenbakian eta e-postaz idatziz egin daitezke.

Gastronomia etxetik atera gabe
Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako jatetxe eta taberna askok janaria prestatzen dute etxean bertan dastatzeko. Zerbitzu horiek eskaintzen dituzten lokalen zerrenda eguneratua esteka honetan kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.