Oarsoaldean atzo COVID-19agatik 24 kutsatu gehiago izan arren, tasak behera herri guztietan
Pasaian hamar kutsatu atzeman zituzten atzo, eta hamabi Errenteria-Oreretan. Gipuzkoako tasa 500dik beherakoa da atzoko datuekin.
Atzo, COVID-19agatik hamabi kutsatu gehiago atzeman zituzten Errenteria-Oreretan, hamar Pasaian eta bana Oiartzunen eta Lezon. Pasaian bereziki nabarmena izan zen atzokom kutsatuen kopurua. Dena dela, Oarsoaldeko lau herrietan behera egin du azken orduetan 100.000 biztanleko tasak (beheko koadroan xehetasunak).
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, dagozkion hiru herrialdeetan 10.140 proba egin zituen atzo koronabirusa dutenak atzemateko. Horietatik 519k eman zuten positibo, %5,2k. Nabarmentzekoa da Gipuzkoa COVID-19aren larrialdi egoera gorenetik atera dela, kutsatzeen tasa 477ra jaitsi delako (500ean dago eremu gorriaren muga).
Jarraian, Oarsoaldeko herrietako tasak:
- Pasaia: 460,77 (asteazkenean 478,73).
- Errenteria-Orereta: 381,16 (asteazkenean 388,63).
- Lezo: 360,54 (asteazkenean 393,31).
- Oiartzun: 212,54 (asteazkenean 212,54, tasan aldaketarik ez da izan).
- Gipuzkoa: 477 (asteazkenean 505,16).
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko gaur eman ditu txosten batean. Hori jasotzeko aukera, hemen klik eginda.