Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
NABIL SELMA. OIARTZUNEN BIZI DEN SAHARARRA

«Saharak, oraintxe, inoiz baino beharrezkoago du laguntza»

Duela hemeretzi urte heldu zen Nabil Selma sahararra Oiartzunera Mendebaldeko Saharako kanpalekuetatik. Kezkarekin bizi du sorterriaren egungo egoera; senideak eta lagunak bertan ditu.

Nabil Selma.
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2020/12/04

Sahararra zara baina urteak daramazu Oiartzunen bizitzen. Noiz heldu zinen eta zergatik aukeratu zenuen Oiartzun?
Hemeretzi urte dira Saharatik Oiartzunera etorri nintzela, hamar urterekin heldu nintzen. Uda pasatzera etorri nintzen lehenik eta nire herrira itzuli nintzen, eta bigarren urtean uda pasatzera etorrita, aukera eskaini zidan hemen harrera egiten zidan familiak bertan gelditzeko. Seme-alabetan gazteenetakoa naiz, eta nire gurasoek aukera gisa ikusi zuten Oiartzunen gelditzea, anai-arreba zaharrenek kanpalekuetan etorkizunik ez dutela ikusita, etorkizun hobeagoa eman nahi zidaten eta Oiartzunera etorrita hori bermatzea zegoela ikusi zuten.

Hoberena zela pentsatuta ere gogorra izango zen, ezta?

Hala da, oso erabaki gogorra izan zen nire gurasoentzat, baina niretzat hoberena nahi zuten, eta bazekiten hemen egonik beste aukera batzuk izango nituela. Emozionalki zaila izan zen erabakia, zuzena izan zen. Gaur egun atzera begirada eginda, une txarrak gorabehera, uste dut erabakirik egokiena izan zela.

Senideak eta lagunak Mendebaldeko Saharan dituzu. Zein da egoera une honetan, zer kontatzen dizute?

Gurasoak eta anaiak ditut bertan. Bat armadan zegoen jada, eta besteak soldaduska egina zuen. Biak gerrara deitu dituzte, eta lehen lerroan daude.
Inoiz baino gehiago hitz egiten dut gurasoekin gerra piztu denetik, eta egoera kezkagarria da, ia egunero hitz egiten dut telefonoz beraiekin eta oso kezkatuta daude beraiek, batez ere nire anaiekin. Gerra dago, gatazka armatua dago, eta gurasoek kezka handia dute.

Zortzi anai-arreba gara. Horretaz aparte, ilobarekin ere kezkatuta nago. Hemezortzi urte ditu, Oiartzunera etorri izan da udan. Berari ere deitzen diot eta gerrara joan ez dadin konbentzitzen saiatzen ari naiz, gerrak azkenean ondorioak dituelako. Anaiekin ez dut lortu harremanetan jartzea, baina gurasoek badute harremana, eta horien bidez jasotzen dut egunerokoa.

Zein da eguneroko hori, zer kontatzen dizute?

Kanpalekuak une honetan hutsik daudela kontatu didate gurasoek; gazte guztiak, eta ez hain gazteak gerrara joan dira armadan izena emanda lehen lerroan borrokatzeko. Ama beldur da seme bat eta hiru anai galdu zituelako 1975eko gerran, eta oso hurbiletik ezagutzen dituelako gerraren ondorioak. Behin eta berriz errepikatzen dit ez duela gerra bat nahi, pena dela. Injustizia da Marokoko Erresumak egin duena beraiekin, eta Nazio Batuen Erakundeak 45 urte hauetan ez diela lagundu ere errepikatzen dit; hala ere ez duela gerra nahi, ez duelako galdu nahi maite duen jende gehiagorik. Elkarrizketaren bidez akordio batera heldu eta dena ahalik eta azkarren amaitzea desio du amak.

Nazio Batuen Erakundea aipatu duzu. MINURSO—Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako Nazio Batuen Erakundearen Misioa— onartu bazuen ere, nazioarteak, eta azken batean ardura nagusia duen Espainiako Estatuak, ez dute urratsik egin bide horretan.

Beti izan dut ezer egin ez duten sentsazio hori, eta gaur egun, inoiz baino gehiago. Fronte Polisarioak —Mendebaldeko Sahara askatzeko erakundea— askatutako eremu batean sortu da gatazka. 1970eko hamarkadan askatu zuen fronteak Guerguerat. 1991n Marokorekin akordioa erdietsi zuen su etena sinatuta autodeterminazio erreferendum bat egiteko itxaropenarekin.

Lau urtetik behin aztertzen dute Nazio Batuen Erakundean Mendebaldeko Saharako gatazka, eta beste behin erabaki dute berdinean jarraitzea. Herritar batzuk, horren aurrean erabaki zuten Sahararena den Guerguerat eremura joatea eta etetea merkantzien joan-etorria. Eremu askea da Fronte Polisarioarena, eta hura etenda, atentzioa eman nahi zuten, nazioartearen agendan lehen lerroan jarri Sahararen gatazka.

Nazio Batuen Erakundeak eta MINURSOk une horretan Guergueraten egon behar zuten. Baina militar marokoarrak Sahararena den eremu horretan sartu zirenean, ez ziren azaldu hain une garrantzitsuan. Azken batean, beraiek dute akordioa errespetatzen dela eta su etena betetzen dela bermatzeko ardura, eta ez dira bertaratu ere egin. Bertan izan balira, militar marokoarrek bertatik alde egingo zuten, eta ez zen egun Mendebaldeko Saharan dagoen gerra egoerarik izango.

Txikia zinen hona etorri zinenean, baina bisitan joaten zara. Nolakoa da Sahara?

Hamar urterekin etorri nintzen, eta urtero bidaiak egiten ditut denboraldi bat egiteko familiarekin bertan.

Bizitzeko oso leku gogorrak dira kanpamentuak, behar handiak daude. Bizi baino, biziraun egiten dute bertan. Konplexua da oso bizitza bertan, egun denak dira berdinak, gaur atzo bezalakoa da, bihar gaur bezalakoa… Errutina amaigabea da bertan, eta errutina horren barruan oinarrizkoena baino ez duzu. Laguntza humanitarioei esker bizirauten dute. Gainera, zurea ez den lurralde batean zaude. Aljeriarena da lur hori. 1975ean Ibilaldi Berdea Mendebaldeko Saharan sartu zenean gerratik ihes egindako herritarrei utzitakoa. Saharako basamortuan 350.000 zibil eta 40.000 soldadu marokoarrek egin zuten ibilaldia da Martxa Berdea.

Baldintzak horiek izanda, gazteek denbora daramate Fronte Polisarioari eskatzen armak berriz hartzea, ez baitago bertan etorkizunik.

Gogorra behar du zure herria izanik desplazaturik bizitzea, oinarrizkoarekin bakarrik eta etorkizunik gabe, are gehiago egoera zuzentzeko bitartekoak daudenean eta inork ezer egiten ez duenean, ezta?
Nazio Batuen Erakundeak argi esan du Espainiako Estatuak duela Mendebaldeko Sahararen gaineko ardura, oraindik ere ez dute deskolonizatu. Arrazoia ematen badigute, baina ez badute ezer egiten, ez badute gatazkaren korapiloa askatzen, ezer gutxirako balio du. Ez NBEk, ez Europako Batasunak, ez Espainiako Estatuak ez dute ezertxo ere egin gatazka konpontzeko, eta gatazka eta Saharako herria bera ere ahanzturan utzi dituzte. Zer dira, bada, mundu honentzat 200.000 pertsona errefuxiatuen kanpaleku batean?

Zer egin daiteke hemendik?

Sare sozialetan jasotako informazioa partekatzea garrantzitsua da gertatzen ari dena ahalik eta gehien zabaltzeko, lehen lerroan jartzeko, eta Sahara argitara ateratzeko. Horren harira, Espainiako Estatuan ikasten ari diren gazte sahararrek Instagram eta Facebook kontuak sortu dituzte Lejsee izenarekin; bertan ematen duten informazioa oso interesgarria da, fidagarria erabat. Fronte Polisarioarekin harremanetan daude, eta kanpalekuen gaineko informazio eguneratua zabaltzen dute Sahararen gatazkaren gaineko adituen elkarrizketekin. Sare sozialak erabiltzea kontatzeko gertatzen ari denak ikusgarritasuna ematen dio Sahararen gatazkari, eta hori oinarrizkoa da.

Horretaz gain, antolatzen diren mobilizazioetara joateko eskatu nahi diet herritarrei. Elkartasuna inoiz baino beharrezkoago du Saharak eta sahararrek.

Nola daramazu gatazka hemendik, Oiartzundik, bizitzea?

Kezka handiz. Daukan indarra eta aliatuak izanik Marokoren kontra zer edo zer egitea oso zaila iruditzen zait, eta min ematen dit hau esatea, baina uste dut oso zaila dela aurre egitea, gaur egun militarki Maroko indartsuagoa delako. Frantzia eta AEBk bere aliatuak dira… Saharako herriak gogoa du bere lurraldera itzultzeko, gogoa dugu gurea berreskuratzeko, injustizia egin da gurekin.
Primeran ulertzen ditut kanpalekuetan bizi diren gazteak, ez dute etorkizunik ikusten; ulertzen dut egoera hori izanik gerrara joatea erabakitzea. Nik beste aukera batzuk izan ditut, ulertzen ditut, baina aldi berean oso zaila iruditzen zait gerra batean aurre egitea Marokori.

Gerra honetan, baina, Marokoko Erresumak ez duen motibazioa du Fronte Polisarioak, eta Saharako herriak, ezta?

Hori zalantzarik gabe, horrela da. Zure herrira, gure lurretara itzultzeko gogoa, aske eta independente izateko gogoa, hori guztia motibazioa da.
Sahararen alde elkarretaratze eta protestak egiten ari dira azken asteetan gure inguruko herrietan. Zer suposatzen du horrek bertan zareten sahararrentzat? Iristen da kanpalekuetara babes hori?
Eskertzekoa da euskal gizartearen babesa. Hemen egiten den guztiaren gaineko informazioa kanpalekuetara iristarazteko jende bat dago lanean, heltzen da, beraz.

Autodeterminazio erreferenduma egingo du Saharak?
Zaila ikusten dut Marokok dituen aliatuak mantendu eta horiek babesten duten bitartean. Kontutan izateko beste arlo bat multinazionalena da. Azken horiek Saharako errekurtso naturalak arpilatzen eta bertatik etekina ateratzen jarraitzen duten bitartean, ez dut erraza ikusten. Zaila ikusten dut epe laburrean, baita epe luzean ere.

Eta zer gertatu behar da erreferenduma egiteko, behingoagatik eskubide hori aitortzeaz harago, egikaritzeko aukera izan dezan Saharako herriak?

Aliatu indartsua izatea garrantzitsua litzateke, Europako Batasunak, adibidez, argi esan dezala babesten duela autodeterminazio erreferendum hori, Saharako herriari egindakoa injustizia dela, eta Marokoko Erresumari aurre egin diezaiola; ezinbestekoa da. Aljeria dugu aliatu, baina ez da nahikoa gatazka honetan erreferenduma bermatzeko.
Inoiz baino gehiago elkartasuna eskatu nahi dut Saharako herriarentzat, sare sozialen bidez jasotakoa konpartitu dezaten sozialki ikusgarriagoa egiteko. Saharak inoiz behar izan duena baino laguntza handiagoa behar du. Une garrantzitsua eta historikoa da honakoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.