Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Bertako ekonomia eta bizikidetza sustatzea proposatu du EH Bilduk

Oposizioko alderdiak txikizkako negozioak, herri mailako ekintzak, etxebizitzen merkatua eta elkarbizitza hartu ditu ahotan, besteak beste.

Pasaiako EH Bilduko Mikel Garcia eta Iraitz Pazos, emandakinak erregistratzeko unean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/12/07

Ezohiko egoera dela medio, Pasaiako EH Bilduk ez du 2021eko udal aurrekontuei dagokienez osoko emendakinik aurkeztu, “alderdi guztien arteko akordio zabaletara iristeko helburuarekin”, baina hainbat proposamen jarri ditu mahai gainean. Oposizioko alderdiak nabarmendu du udalaren ahalegina handitzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela orain.

Taldearen ustez, dagoeneko krisia pairatzen ari ziren pasaitarrak zaurgarriago bilakatu ditu pandemiak, eta horrek erronka berriak dakartza Pasaiako udalbatzan: “Udal ekimenak inoiz baino sendoagoa behar du izan eta jarduera politikoa herritarren kezka eta premiekin erabat lotuta behar du egon”. Esandakoa oinarri izanik, hainbat proposamen egin ditu EH Bilduk datorren urteko udal aurrekontuarekin lotuta:

  • Bertako txikizko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei laguntzeko talka plana abian jartzea.
  • Udalak segurtasunez egin daitezkeen ekintza eta programa guztiak mantentzeko eta handitzeko ahalegina egin dezala.
  • Pasaiako etxebizitza udal plana garatzea (etxe hutsen diagnostiko eguneratua, udal errolda publikoa, alokairu publikoaren merkatua dinamizatzea…).
  • Bizikidetza eta segurtasunarekin lotutako ekintza plana garatu eta burutzea.

Azkenik, EH Bilduk alderdi politiko guztien arteko “akordio zabalak” egikaritzea proposatu du, Pasaiarentzat egiturazkoak diren gai eta proiektuetan. Horien artean aipatu dituzte, hala nola, portu-hiri bizikidetza, Antxoko topoaren lurperatzea, Hospitalilloko parkinga, Donibaneko saneamendua eta Antxok anbulatorio behin betikoa izan dezan eskatzen duen akordioa.

Alderdiak aurrekontuen gainean egindako adierazpenak irakurgai daude, osorik, honako esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.